2026-06-27
HomeEkintza SindikalaArabako metalgintzan mobilizazioekin jarraitzea beharrezkotzat jotzen dugu

Arabako metalgintzan mobilizazioekin jarraitzea beharrezkotzat jotzen dugu

Gaur, ekainak 3, Arabako Metaleko Mahai Negoziatzailea bildu da. Bertan ez da inolako aurrerapenik egon; hori dela eta, LABek uste du sektorean mobilizazioekin jarraitu behar dugula. Hortaz, hurrengo ostiralean, ekainak 10, konzentrazio bat gauzatuko dugu SEAren Batzar Nagusiaren aurrean.

Sektoreko 1. greba zikloa pasatuta, gaur berriro bildu da Arabako Metaleko Mahaia. Gaurkoan ere, SEA patronalak berriro eskatu digu sindikatuoi mugitzeko, berak inolako mugimendurik egin gabe. LABen ustez, hori jarrera arduragabea da, SEAk uko egiten baitio berriz ere sektoreko arazoei erantzungo dien hitzarmen bat adosteari. 

Hori dela eta, LABek beharrezkoa ikusten du sektorean mobilizazioekin jarraitzea. Ildo horretan, LABek beste sindikatuekin batera adostu nahi du mobilizazio egutegi berri bat, non grebak eta ekimen eraginkorrak bilatuko ditugun Arabako Metalean lan baldintza duinak lortzeko. 

Lehenengo mobilizazioa jada adostuta daukagu sindikatuon artean: ekainaren 10ean, SEAren Batzar Nagusiaren aurrean konzentrazioa burutuko  dugu. Bertan argi eta garbi esango diegu konpromiso irmoak eta zehatzak hartu behar dituela Arabako Metaleko lan baldintzak duintzeko: soldata igoerak KPIren gainetik, lanaldia modu nabarmenean jaistea, subrogazio efektiboa azpikontratetan, malgutasuna eta behin behinekotasuna mugatzea, diskriminazioekin amaitzea, lan osasuna bermatzea, bajan egonda soldata ez galtzea…

Beraz, LABek dei egiten die langileei mobilizazioetan parte hartzera.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek arbuiatu egiten du Santurtziko udaltzain batzuek taser pistola baliatuz egindako interbentzio bortitza eta horren ondorioz hil den gaztearen senide, lagun eta gertukoei doluminak...

LABek Santurtziko Udalari eskatzen dio gertatutakoak berehala ikertu ditzala, ardura politiko zein mota guztietakoak argitu ditzala eta gertakari larri hauek berriz gertatu ez daitezen beharrezko neurri guztiak hartu ditzala.

Hezkuntza Departamentuak Iruñeko nekazaritza eta basogintzako ikastetxe integratuko “kortijo” delakoaren isiltasuna erosi nahi du

Joan den ekainaren 24ko ezohiko klaustroa ikaragarria eta beldurgarria izan zela erran daiteke. Klaustro horretan, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak kontsultara eraman zuen...

LABek EAJri eskatu dio Udalhitzeko mahaiaren negoziazioak aurrera egin dezan euskararen gaian %83tik gorako ordezkaritza sindikalaren iritzia kontuan hartzen duen EH Bilduren proposamena aintzat...

LABen iritziz Udalhitzeko lan-hitzarmenaren aurreakordioak ezinbestean jaso behar ditu sarbidean euskara eta gaztelania parekatuko direla. Gaur bildu da berriro ere Udalhitzeko mahaia, azken bi asteetan...