2026-07-31
HomeEkintza SindikalaISNNko langileek enpresarekin hitzarmen bat sinatzera eraman duen borroka balioetsi dugu

ISNNko langileek enpresarekin hitzarmen bat sinatzera eraman duen borroka balioetsi dugu

Iragan martxoaren 16an, ISNN enpresako langileek â€”ISN taldekoak eta, aldi berean, Volkswagenen azpikontratakoak—greba hasi zuten hitzarmen berrirako hobekuntzak aldarrikatzeko. Horretarako, errebindikazio nagusia, hobekuntza sozialez gain, soldaten berrikuspena zen, lantegi horretako soldata okerrenetakoa baitzen. Eta hori lortu egin da, ISNNko langileen borrokari esker, eta LABek hori nabarmendu nahi du.

ISNNk fabrikatik ateratzen diren autoei zorroak eta babesak jartzen dizkie, bezerora iritsi arte babestuta egon daitezen. Greban, grebalariek hainbat mobilizazio egin zituzten, eta Volkswagenek Iruñeko Landaben industrialdean duen plantaren ateetan bildu izan ziren hainbatetan. Greba, plantillaren borrokaren adierazle nagusia, ia %100ean babestu zuten, eta LABen ustez hori azpimarratzea merezi du.

Baina, era berean, ELAk Greba Batzordean eginiko kudeaketa kritikatu nahi du LABek. Martxoaren 16an hasi zen lanuztea ELAk (2), LABek (1) eta UGTk (1) deitu zuten; CCOO (1) kanpoan gelditu zen. Bada, Batzordeko lehen sindikatuak alde batera utzi du talde-lana, eta borroka monopolizatu eta monetizatu nahi izan du, bertze askotan egin izan duen bezala. Nabarmentzekoa da bere inmobilismoa eta blokeoa plantillako bertze sektore batzuek zerbait proposatu dutelarik. plantilla bera etsiaraziz eta bere izaera asanblearioa ez errespetatuz.

Iragan ortziralean, apirilaren 8an, Greba Batzordearen gehiengoa (ELA 1, LAB 1 eta UGT 1), ordu arte grebaren aldeko apusturik egin ez zuen sindikatu bakarrarekin batera (CCOO 1), akordio batera iritsi zen enpresarekin. Baina hori baino lehen, ELAko ordezkari bat enpresarekin bildu zen, Batzordeko gainerako kideei jakinarazi gabe eta plantillako ia inorekin kontsultatu gabe.

Bada, hala eta guztiz ere, gainerako delegatuak bilerara joan ziren eta LABek ontzat jotzen duen enpresarekin akordio batera iritsi ziren. KPIaren 2022 eta 2023rako soldata-igoerak lortu dira, eta hori, kontuan hartuta bizi ditugun denborak eta plantillaren egoera, ontzat jo behar da.

Beraz, eta azkenik, akordioa nola egin zen kontuan hartuta â€•ELAko delegatuetako baten sinadura duena―, LABek ez du ulertzen hitzarmena ez sinatzeko ELAk hartu duen azken erabakia.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.