2026-07-31
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakOsakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak gaixoei ez ikusia egiten diete

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak gaixoei ez ikusia egiten diete

Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da Ambulancias Bizkaiak, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egiten duen jardunbide okerrengatik. Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.
Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da Ambulancias Bizkaiak, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egiten duen jardunbide okerrengatik. Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.

OSAKIDETZAK ETA EUSKO JAURLARITZAK GAIXOEI EZ IKUSIA EGITEN DIETE

Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da AMBULANCIAS BIZKAIA Aldi Baterako Enpresa-elkarteak, OSAKIDETZA eta EUSKO JAURLARITZAREN laguntzaz, egiten duen jardunbide okerrengatik. Aipatu zerbitzuaren erabiltzaileei eta sektoreko langileei ez die jaramonik egiten eta gutxiesten ditu.

Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.

Zer egin du AMBULANCIAS BIZKAIA egoera arintzeko? Duela hilabete batzuk, Premiazko Osasun Garraio Sareko (RTSU) lanpostuak betetzen dituzten langileek, bai, istripuren bat edota infartoren bat jasango bazenu laguntzera joan ohi diren horiek, ohiko anbulantzien zerbitzuan (hitzartuak) aparteko orduak bete behar izaten dituzte. Gauzak horrela, txanden arteko atsedenaldiak ez dira betetzen, eta horren ondorioz, euren buruak arriskuan jartzeaz gain, pazienteak eta bideetan dabiltzanak jartzen dituzte arriskuan, ez dutelako behar moduan atseden hartzen.

Baina honez gain, AMBULANCIAS BIZKAIAK lanaldi partzialean diharduten sei pratiktetako gidariak kontratatu ditu ere, hitzartutako anbulantzia zerbitzua “sendotzeko” eta “arintzeko”, zeinak eguneko, batez beste, 2000 lekualdatze erregistratzen dituen. Logikoena izango litzateke aipatu enpresan hainbat urteko esperientzia metatuko luketen laguntzaileak gidari-lanpostuetara lekualdatuko balituzte; horiek zerbitzuak eraginkor- tasunez sendotuko lukete. Bien bitartean, urteak joan, urteak etorri, langile kopurua murriztu da, ez dira bajak betetzen, ez eta oporrak, baimenak,… ere. Hortaz, zergatik ez diogu eskatzen enpresari agindu zuena bete dezala, eta gura duena gura duenean egiteari utzi diezaiola?

Eta zertan dabiltza OSAKIDETZA eta EUSKO JAURLARITZA? Diotenez, arduratzen diren pazienteen premiak eta arazoak guztiz ahaztuz, uzten dute osasun egoera makalean daudenek itxaron behar izan dezaten, lekualdatze eta atzerapen ez-moralak jasan behar izan dezaten; dagozkion atsedenaldiak betetzen ez dituzten pertsonal sanitarioak aparteko orduak bereizi gabe egitea babesten dute; eta behin-behineko kontratazioa egitea onartzen dute, familia askoren ekonomia-egoerak jendea edozer onartu behar izaten duela baliatuta.

Bien bitartean, AMBULANCIAS BIZKAIAko gerente bakarra, Angel Luis Martínez Calleja, aspaldi aberasten ari da garraio sanitariorako aurrekontu oparoekin. Bitartean, OSAKIDETZAk ordaintzen dizkion baliabideokin uzten diote bere enpresa finantzatzen mutualitateentzat, aseguruentzat,… zerbitzu partikularrak egiteko ere, Osasun Zeroankorren kaltean, argi eta garbi.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.