2026-06-22
HomeEkintza SozialaKutxabank publikoa. Iruzurrik ez

Kutxabank publikoa. Iruzurrik ez

Bihar, hilak 9, "Kutxabanken Cabieces" auziako akusazio popularrak deitutako lekukoek adierazpenak egingo dituzte epaitegian; Rafael Alcortaren bulegoko langileak diren Ana Mendaz eta eta Eduardo Aranak. Auzia burutzen den orduan "Kutxabanken Cabieces" auzian akusazio partikularra osatzen dugun LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU, EKA eta Euskal Herriko pentsiodunen Plataformak elkarretaratzea egingo dugu Epaitegiko atarian (Buenos Aires kalea) 9.45etatik 10:15etara "Kutxabank publikoa, iruzurrik ez" lelopean.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.