2026-11-09
HomeBidalketak2015Langileok AHT gelditzera goaz

Langileok AHT gelditzera goaz

 Euskal Herriko hainbat mugimenduk, erakunde sozial eta sindikalek, LAB tarteko, AHT gelditzea exijitzeko kanpaina jarri dugu martxan. Ekimen bateratu honen baitan, bi hitzordu nagusi ditugu:

Maiatzaren 30ean, larunbata, Atxondon mendi martxan. AHT Gelditu Orain! Lelopean. Goizeko 10.00etan hasita, egun osoko egitaraua dago antolatua. Informazio guztia hemen

Bestalde, ekainaren 13an, manifestazioa egingo da Donostian, arratsaldeko 17.30etan Alderdi Ederretik abiatuta.

AHT gelditzeko deialdi hauekin bat egitera animatzen zaituztegu. AHTaren kontrako gure jarrera agerian uzteko, egin “selfi” bat, talde argazki bat, zuen lantokian, egoitzan…. Eta bidali www.lab.eus helbidera.

Guztion artean geldituko dugu. Mobiliza gaitezen!
 Argazkirako kartela

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11ko greba orokorreko gutxieneko zerbitzuak inpugnatu ditugu EAEn

Gutxieneko zerbitzuak zehazten dituen agindua inpugnatu dugu, Mikel Torres lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak egindakoa. Izan ere, greba oinarrizko eskubidea da langileentzat, eta...

[IRITZIA]: Euskal langileria greba orokorrera

Igor Arroyo eta Garbiñe Aranbururen iritzi artikulua azaroaren 11ko Greba Orokorraren bezperetan. Azaro honetan euskal langileriari greba orokorrerako deia egin zaio Bidasoaren bi aldeetan: azaroaren...

Tolosako hiru ataritako bizilagunak antolatzen hasi dira Adania etxejabearen mehatxuen aurrean

1, 2 eta 3 zenbakietako etxebizitzak Euskal Herriko etxejaberik handiena denaren esku daude, eta maizterrak LABen antolatzen hasi dira. Astelehenean asanblada irekia egin zuten...