2026-08-22
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintza6 kaleratze Arriaundi enpresan, horietako 5 LABeko afiliatuak

6 kaleratze Arriaundi enpresan, horietako 5 LABeko afiliatuak

Aste bete igaro da 6 langile kaleratu zituztenetik, horietatik 5 LABeko afiliatuak dira, eta ARRAUNDIko enpresaren albisterik ez dugu. LABen kontrako jazarpen sindikala denbora asko daramagu salatzen Arriaundi enpresan; soldaten jaitsierari ezetz esan genion momentutik (eta enpresak CCOO eta ELAkin batera onartutakoa), jazarpen hori bortitzagoa bihurtu da LABeko afiliatuekiko Javier Urrutia gerentea eta bazkideen partetik.

Jazarpen horren ondorio larriena, kaleratzeetan, lanpostu suntsiketan bihurtu da. LABek lan postuak mantentzeko alternatibak aurkezteko gaitasuna eduki arren, ez digute utzi. Enpresak ez digu utzi ezer planteatzen. Eta bertan ordezkaritza duten gainerako sindikatuek ez dute ezer planteatu, ez dira saiatu ere egin lanpostuen defentsan zer edo zer egiten.

Langileak beraien soldatak eskatzeagatik, beraien oporrak eskatzeagatik, enpresaren mehatxu eta inposaketa bortitzaren aurrean, bakarrik beraien eskubideak defendatzeagatik zuzendaritzak kaleratu egin ditu LABeko afiliatuak.

Mehatxuak, irainak edota “hemen dago eskubideak eskatzen dituen potro jotzailea” bezalako esaldiak ez gaituzte kokilduko langileen lanpostu eta eskubideen defentsan borroka egiteko.

Maiatzaren bat gertu dagoelarik, LABek kalera irtengo dau orain arte urten dan bezala eta egunero Andra Mari portikoan elkarretaratzeak egongo dira 12,30tatik 13,00ak arte eta maiatzaren 1ean gure berronarpenaren aldarrikatzea Durangoko kaleetara eramango dogu.

Ez gaituzue ikusi gure eta aurrean eukiko gaituzue.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...