2026-11-19
HomeIndustriaMetalgintzaTratamientos Intxaustiko langileak greba mugagabean

Tratamientos Intxaustiko langileak greba mugagabean

Elgoibarko Tratamientos Intxaustiko lantokiko langileak greba mugagabea hasi zuten atzo Enpresa Hitzarmenaren alde. Langileek eskatzen dutena honakoa da; soldata igoerak, ezintasun iragankorragatiko bajen konplementuak, hobekuntzak lan osasun alorrean…eta guzti hori, nola ez, akordioa eta bere edukia, lan erreformarengandik babesteko blindaia klausulekin eta gipuzkoako metaleko hitzarmenari loturik izatea.

Atzo goizean, martxoak 23, kontzentrazioa egin zuten Tratamientos Intxausti lantegia kokatuta dagoen Arriaga poligonoaren (Elgoibar) sarreran.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eskatzen du BFAko eta GUFEko plantilla handitzea zenbait unitatetan, ez baitago langile kopuru nahikorik

Bizkaiko Foru Aldundiko-GUFEko LABen atal sindikalak proposamen bat aurkeztu zuen joan den astean Batzar Nagusietan, bi erakundeen Lanpostuen Zerrenda (LPZ) handitzeko eskatuz, Bizkaiko aurrekontu-proiektuan bertan 2027an ezartzen diren langile-hazkundearen aurreikuspenetatik harago.

Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromisoak behar direla aldarrikatzera kalera aterako gara azaroaren 25ean

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, LABetik mobilizazio bana deitu dugu Gasteizen eta Iruñean.

Salatzen dugu Correoseko bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela kontrataziorik egin ez delako

Posta bidezko botoa onartzeko azken eguna bihar izango da, eta LABen atal sindikalak salatu du bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela, hauteskunde-kanpainak eragindako jarduera-igoeraren eta kontratazio faltaren ondorioz. Egoera horrek agerian uzten du, beste behin ere, enpresaren aurreikuspen eta plangintza falta.