2026-11-27
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Karta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bilduko da

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bilduko da

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkaritza bat Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bilduko da martxoaren 5ean, osteguna. Martin Garitanorekin iragarritako bilera 12:00tan hasiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Agerraldiaren helburua Euskal Herri osoan babes sozial handia duen ekimen herritar honek garatu duen Programa Soziala aurkeztea izango da.

Martxoaren 14an Iruñean eta Bilbon antolatu diren manifestazioekin bat egin duten erakunde sindikal eta sozialen zerrenda zein ekimen honetan parte hartu duen lagun kopuru handia babes honen lekuko dira.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...