2026-06-17
HomeIndustriaMetalgintzaLAB eta ELAk IMEGAR S.A.ko gerentziaren eta bazkideen jarrera salatu nahi dugu

LAB eta ELAk IMEGAR S.A.ko gerentziaren eta bazkideen jarrera salatu nahi dugu

Ia bi urte daramatzagu soldatak atzerapenez jasotzen. Horren zergatia 2011. urtean hartutako erabakietan datza, enpresak bi makina automatiko erosi behar zituenez, beste bi makina saldu behar izan zituen, eta haren emaitzez, 3 behargin bota zituzten lanetik.

Garai hartan, aipatu makinak erosi zituztenean, langileok akats larritzat jo genuen eta halaxe adierazi genion Zuzendaritzari. Gure ustez, inbertsioa egin zen unea, ekonomikoki korapilatsua zen, eta egiten dugun lana zertan datzan ongi dakigunez aipatu makinak ez zitzaizkigun beharrezkoak iruditzen egiten dugun lan motarako (txanda laburrak); eta enpresak ez zuen berariazko lanik bilatzen aipatu makinentzat.

Errealitateak erakutsi du langileok arrazoia genuela eta ez dute espero zuten produktibitatea lortu makinek eragin dituzten hainbat arazo direla eta.

Hiru urteren ostean, enpresak erabaki du makina automatikoetako bat kenduko duela, automatikoa ez den makina berria ekartzeko. Hori egitean, berriro ere, programazio berriak egin behar izan ditugu, eta denbora eta dirua galdu dugu.

Egia da momentu horretan lan-zamak behera egin duela. Hori dela eta langileok pentsatzen genuen nominak kobratzearen atzerapena arrazoizkoa izan zitekeela. Baina, hala ere, beste aldi batzuetan, lan-zama handitu, eta horren ondorioz, langile gehiago kontratatu behar izan diren aldien lekukoak ere izan gara, baina bien bitartean, nominen ordainketen atzerapenak bere horretan iraun du.

Aldi honetan, langileok irtenbideak eskatu dizkiegu bazkideei. Haiek, aldiz, enpresan ez zutela diru gehiago jarri behar erantzun zuten, “pazientzia” eskatu ziguten, inolako irtenbiderik jarri barik. Gogoan izan dezagun enpresan egin den inbertsioen inguruko kudeaketa txarra beraien ardura dela.

Enpresak egin behar dituen ordainketei dagokienez, langileak azkenak gara kobratzeko garaian, lehen esan dugun lez.

Langileok gure buruari galdetzen diogu beharra izan denean ere ez badira gauza izan nominak ordaintzeko: nora doa dirua? ekoizteak balio duena baino merkeago saltzen dugu? ezagutzen ez ditugun zorrak daude? inbertsio txarrak egin dira? aholkularitza okerra izan da?

Langileok ez gara egoera honen errudunak, baina, dirudienez, bakarrak gara enpresaren aldeko ahaleginak egiten ditugunak! Ez dihardugu bazkideen antzera; haiek langileon ahaleginaren eta haien diruaren lepotik sosak irabazi nahi baitituzte. Honengatik, langileok, behin betikoz, arduraz joka dezaten eta konponbideak eman ditzaten eskatzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.