2026-08-06
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLABek estatuak gure lan baldintzak, gure osasuna ere, patronalaren esku utzi dituela...

LABek estatuak gure lan baldintzak, gure osasuna ere, patronalaren esku utzi dituela salatu du

Azken asteotan izan diren lan istripuen harira LAB medioen aurrera irten da egoeraren argazkia zein den azaldu eta arazo latz honen aurrean sindikatuak egiten duen balorazio zein aldarrikapenak plazaratzera. Instituzioetatik entzundako balorazio positiboek benetako egoera ezkutatzen du LABen ustez, datuek gorabeherak jarduera ekonomikoaren araberakoak baitira, eta ez arazoari aurre egiteko instituzioen esku hartzeagatik.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eta Lan Osasuneko idazkari Ibon Zubielak, azken asteotan izandako lan istripuen datuak eta LABen balorazio eta aldarrikapenak azaldu dituzte sindikatuaren Bilboko egoitzan.

Etxaidek instituzioetatik (Jaurlaritzatik) azken aldian egin diren balorazio positiboek benetako egoera izkutatzen dutela adierazi du, datuek erakusten dituzten gorabeherak jarduera ekonomikotan oinarritu ditu, eta ez esku hartze instituzionalaren ondorioz saldu nahi diguten bezala.

Zentzu honetan joera aldaketarik ez dela eman aipatu du LABeko idazkari nagusiak, are gehiago, betiko arazoak areagotu eta berriak azaldu direla azpimarratu nahi izan du. Prekarietatea lan baldintzak okertu diren neurrian gora egin du, prebentzioa murriztu egin da enpresetan gastu bezala ulertzen delako, langabeziak premia egoera sortu du langileengan, "Absentismo laboralaren" kontrako neurriak beldurra eragin dute…

Etxaidek egoera honen atzean dagoen arrisku eta arazo nagusia estatua lan mundutik erretiratu izana dela esan du; langileak babestari utziz, oinarrizkoak diren baldintzak bete daitezen alboratuz eta patronalaren esku utziz langileon lan baldintzak eta baita gure osasuna ere:

LABentzat prebentzio legea ez da nahikoa, ez da betetzen eta gainera ez da bete arazten.

Lan munduan, botere publikoetatik egiten ez ziren borrokak, guk egin ahal izateko gaitasuna Negoziazio Kolektiboaren erreformak deusestatu egin du.

Mutuen erreformak osasun publikoa pribatizatu du, enpresen zerbitzura jarriz eta hizpidea guztiz ekonomizista bilakatutuz eta langileon osasuna bigarren maila batean utziz.

Honen aurrean, LABek bi aldarrikapen nagusi egiten ditu: esku hartze publikoa benetetakoa eta eraginkorra izatea prebentzioan, lan osasunarekin lotura duen guztian eta erakunde publikoen kontratazioetan; eta enplegu duina sortuko duen politikak egin daitezela behingoz.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...