2026-10-03
HomeEkintza SozialaELAk eta LABek Kutxa Banku-fundazio bihurtzearen aurka egiten dugu

ELAk eta LABek Kutxa Banku-fundazio bihurtzearen aurka egiten dugu

Gaur, hilak 23, bilera-deiaren bigarren puntuan adierazten denez, administrazio-kontseiluak Kutxa Banku-fundazio bihurtzeari ekingo dio. Urrats hau atzeraezina izango da kutxak likidatzeko eta Kutxak-Kutxabank pribatizatzeko prozesuan.

Kutxa finantza erakunde izateari utziko dio eta honen kontrola 15 pertsonen eskura igaroko da, non kontrol sozial eta publikoez gain, oso erabaki garrantzitsuak hartuko dituzten, adibidez, noiz, nori eta nola salduko zaizkion Kutxaren esku dauden Kutxabanken akzioak.

Hau guztia, Euskal Kutxengan fidatu diren milaka eta milaka lagunen ahaleginari esker kutxetan gordailutu diren aktiboak bidegabe ebazteko, derrigorrezko urratsa gertatzen ari da. Pertsona hauek ikusiko dute, lehen irabazi asmorik gabeko finantza erakundea zena, banka handiari eta espekulatzaileei salduko diela.

Kutxabanken akzioak salduko dizkiete, Kutxabankeko kudeatzaileek jadanik aitortu dutenez, inbertitzaile pribatuei eta honela, bankua behin-betikoz pribatizatuz, haren helburu bakarra bere inbertitzaile akziodunen artean ahalik eta mozkin gehien banatzea izango da.

Honekin batera, Euskal Herriak bere ekoizpen-ehuna, enpresa txiki eta ertaina eta pertsonak garatzeko funtsezko baliabide bat galduko du; inbertsio-politiken erabakia aginpide pribatuari egokituko zaio, eta horri loturik, gure erabakitzeko ahalmena, pertsona eta herri gisa erabakitzeko ahalmena, behin-betikoz desagertuko da.
Halako lapurretaren aurka agertzen gara eta hau eragozteko, behar beste neurriak har daitezela eskatzen dugu, eta hauen artean, honakoak:

• Kutxa ez dadila Banku-fundazio bihurtu, hura justifikatuko lukeen arrazoi sozialik, ekonomikorik edo politikorik ez dagoelako.
• Pribatizatzeko prozesua berehala lehengoratu behar da eta euskal finantza publikoaren sistema eraiki behar da, non honetan, Kutxak-Kutxabank funtsezko osagaia izango den.
• Berriro diogu ere, egun indarrean dagoen legeriak ere ez duela behartzen Kutxak-Kutxabank likidatzera eta pribatizatzera eta hura eragozteko alternatibak badirela.
• Euskal esparru-arauemailea egituratzeko deia egiten dugu, Kutxak-Kutxabanken zio publiko eta sozialean sakon dadin.
• Akzio bakar bat ere ez dadila pribatizatu, Kutxabanken akzioak ez daitezela boltsara atera eta banku-fundazio bilakatzea eragotz dadin, akzioak euskal erakundeei eman diezazkietela.
Ezin dugu onartu euskal ekonomiarentzat garrantzia handia duen gertakaria EAJk, PPk eta PSEk bururaino eramaterik, bankari eta espekulatzaileen agindupean dauden morroi lanak eginez.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...