2026-11-19
HomeIndustriaMetalgintzaLABek TS Fundiciones enpresako langileen borroka eredugarritzat jotzen du

LABek TS Fundiciones enpresako langileen borroka eredugarritzat jotzen du

Enpresa aurrean egindako adierazpenetan Asier Imaz, LABeko industria federazioko arduradunak, langileek aurrera daramaten borroka txalotu eta euren lanpostuen defentsan egiten ari diren borroka eredugarritzat jo du.

Zestoako alkate, eragile sozial eta batez ere, Ernai gazte erakunde independentistak langileei eta bere borrokari emandako babesa eta inplikazioa ere eskertu eta goraipatu du. Imazentzat erantzun honek Euskal Herrian enplegu suntsiketaren aurrean geldik egoteko prest ez dagoen gizarte bat dagoela erakusten du.

Enpresak onartutako konkurtsoaren aurrean, Jaurlaritzaren oniritzi eta babesa duena gainera, zuzendaritzak espekulaziorako eta euren poltsikoak betetzeko dababilkiten estrategia besterik ez dela salatu du. Zestoako lantegia itxi, TSko jabeen beste enpresetara bertako lantegiaren lana eramateko.

Estrategia horretan Jaurlaritzak emandako babesa ere salatu du, eta Arantza Tapia, Jaurlaritzako Ekonomia sailburuari, langileek gaur hasitako itxialdiaren aurrean bi aukera dituela esan dio; bata polizia bidaltzea langileak enpresatik ateratzeko, honela enpresarien nahiak langileenen gainetik jarriz, edota langileekin hitz egitea irtenbide baten aldeko lanari ekiteko.

Imazek, TS Fundiciones enpresako langileak gaur egiten ari diren moduan, gure eskubideen defentsan Euskal Herriko langileei datorren ostegunean, Maiatzak 1, kalera irteteko gonbitea luzatu nahi izan die.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako sektoreko grebak bertan behera uztea erabaki dugu AESTANek negoziazioa martxan jartzeko hartu duen konpromisoa ikusita

Azaroaren 26 eta 27an aurreikusita zituen grebak bertan behera uztea erabaki dugu patronalak negoziaketarekiko konpromisoa hartu eta hitzarmena sinatzeko prestutasuna adierazi ostean. Erabakia AESTAN...

LABek eskatzen du BFAko eta GUFEko plantilla handitzea zenbait unitatetan, ez baitago langile kopuru nahikorik

Bizkaiko Foru Aldundiko-GUFEko LABen atal sindikalak proposamen bat aurkeztu zuen joan den astean Batzar Nagusietan, bi erakundeen Lanpostuen Zerrenda (LPZ) handitzeko eskatuz, Bizkaiko aurrekontu-proiektuan bertan 2027an ezartzen diren langile-hazkundearen aurreikuspenetatik harago.

Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromisoak behar direla aldarrikatzera kalera aterako gara azaroaren 25ean

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, LABetik mobilizazio bana deitu dugu Gasteizen eta Iruñean.