2026-11-23
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraDebaldea eskualdeko LABeko delegatuen batzarra

Debaldea eskualdeko LABeko delegatuen batzarra

Atzo, otsailak 26, Debaldea eskualdeko LABeko delegatuek bilera izan zuten Eibarko Armeria Eskolan. Bilera hortan gai anitz aztertu zituzten, hala nola, egoera politikoa, negoziazio kolektiboaren egoera, Martxoaren 3an, FMIko arduradunek Bilbon egingo den NDF-ren goi-gailurraren aurkako mobilizaioa, martxoak 10 eta 21 bitartean Euskal Herria zeharkatuko duen Eskubide Sozialen Aldeko Martxa, martxoaren 22an Estatu espainiarreko beste hainbat herrialdetako klase-sindikatuekin Madrilen bukatuko den Duintasunaren Martxa…etab.

Ondoren, pobreziaren aurkako kontzentrazioa egin dute Eibarko Untzaga plaza eta bertatik, Martxoaren 3an, Bilbora joateko deia egin diote jendarteari, horretarako, Eibarretik eta Bergaratik autobusak antolatu direla adieraziz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.