2026-06-18
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaSindikalistek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan parte hartzeko deia egin dute

Sindikalistek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan parte hartzeko deia egin dute

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta CGTko sindikalistek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan parte hartzeko deia egin diete langileei. Herriz herri parte hartzeaz gain, urtarrilaren 15an hasiko den Hamabostaldian ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute.

Hamabostaldiaren egitarauan bihar, urtarrilak 21, pentsiodunek hartuko dute hitza Iruñeako Hormiga Atómican goizeko 10:00etan.


 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amiantoak hil egiten duela salatu dute CEMOSAko langileek

Joan den maiatzaren 9an hil zen Juan Mazorriaga Maguregui, Matxorri, CEMOSAko langilea, lanean ari zela amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz. Honen harira, amiantoarekiko esposizioak eragindako...

Grebaren jarraipen masiboa Etxebarri-Ibiñako PEPSICOren botilaratze plantan

PEPSICOko langileak greba egiten ari dira gaur, enpresa batzordeak deituta, enpresa diziplina-araubidea gehiegikeriaz eta arbitrariotasunez erabiltzen ari dela salatzeko. Enpresa langileen aurkako politika zigortzailea gauzatzen...

LABetik exijitzen dugu lehenbailehen zuzendu dezatela familia-langileen soldaten finantzaketa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan eskaera aurkeztu ondoren, martxoan jaso genuen departamentuaren erantzuna, non esan baitziguten 48/2020 Foru Dekretuan jasotako familia-langileen finantzaketa-moduluen "azterketa" egingo zutela. Hiru hilabete geroago, oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen kolektibo horrek konparaziozko bidegabekeria onartezina jasaten jarraitzen du.