2026-08-22
HomeEkintza Politikoa197/2006 doktrinaren aurkako ekitaldia irailaren 14an

197/2006 doktrinaren aurkako ekitaldia irailaren 14an

Ekainaren 8a geroztik Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren aurkako Herritarron Epaia ekimen ibiltaria Euskal Herri osoko 80 herri, hiri eta auzoetara eraman du. 197/2006 doktrina salatzeko ekimenari datorren irailaren 14an emango zaio amaiera Anaitasuna Pabiloian ekitaldi batekin.

Ekimen ibiltariak Euskal Herrian bakeari aukera bat emateko garaia dela irudatu nahi izan du, lan horretan herritar, talde, kolektibo eta eragile ezberdinen ekarpen grafikoak jaso ditu.

Atzo, irailak 4, LAB sindikatuak, Ainhoa Etxaide idazkari nagusiaren eskutik, bere ekarpena egin zuen Herrirak Anaitasunako ekitaldiaren aurretik Bilboko Antzokian egindako azken ekimenean.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...