2026-08-22
HomeIndustriaBeiraSoldaten jaitsieraren kontra Guardian Laudion

Soldaten jaitsieraren kontra Guardian Laudion

Guardian Laudio enpresaren zuzendaritza %7,14ko soldata jaitsiera prestatzen dabil, plantila osoari aplikatuko zaiona, baita hitzarmen berri baten negoziaketa ere, nahiz eta azken hitzarmena pasa den urtarrilakoa izan.

Alde batetik, enpresak langile guztiei bidali die gutun bana, non “borondatez” onartzen duten soldata jaitsiera. Dugun informazioaren arabera, komunikazio horietan enpresak mehatxuak eta bortxa zabaltzen ditu, baita etxera egin dituen telefono deien bidez ere, beraien asmoak lortzeari begira. Langileriari soldata jaitsiera abuztuaren 30etik aplikatuko litzaioke.

Bestetik, enpresak langile batzordeari bilera batera deitu dio datorren 21erako, lan hitzarmen berria negoziatzeari begira, non soldata jaitsiera aplikatuko litzatekeen, beste galera batzuen artean.

Arestian aipatutako bileran gertatuko denaren zain, LABetik hauxe ulertzen dugu: Guardian Laudiok bere xede historikoak lortzeko asmotan egungo egoera erabili nahi du, soldatak jaitsiz etekinak handitzeko. Guardian Laudioko langileek enpresa-akordioa lortu zuten orain dela hilabete batzuk, beraz akordio hori bi aldeek bete behar dute.

Horrez gain, enpresaren asmoak lortzeko erabiltzen ari diren bideak ezin ditugu onartu LABen, beraz, langileek jaso dituzten mehatxuak salatu nahi ditugu; baita, mehatxu horien gainetik, jaitsiera sinatu ez duten langileei gure sostengua adierazi ere.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...