2026-10-08
HomeEkintza SindikalaLABek Patronala negoziazio kolektiboa eta lan harremanak eraldatzeko ahalmena aplikatzen hasi dela...

LABek Patronala negoziazio kolektiboa eta lan harremanak eraldatzeko ahalmena aplikatzen hasi dela salatu du


LABek, uztailak 8 geroztik, langileei heuren hitzarmenak indargabetuak geratzen direla informatzen duten komunikazioak iristen hasi zaizkiela jakinarazi du. LABen ustez azken mugimendu honek argi uzten du zein den patronalak hartu duen bidea. Eta bide hori, langileeria atzean utziz, Raxoiren gobernuak ahalbideratzen dizkien murrizketa eta eskubide urraketen bidea da.

Idatzi hauetan, enpresak "Estatu de trabajadores" delakoa aplikatzeko ahalmena eta aukera duela azaldu eta lehenago edo geroago enpresa eskubide horretaz baliatuko dela esaten da. Honen aurrean, LABek euskal langileei, eta bereziki egun hauetan eskutiz hauek jaso edo jasoko dituzten langileei, dei egiten die egoera hau salatzera eta beren eskubideen alde borroka egitera.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.