2026-10-05
HomeIrakaskuntzaIkastolakNafarroako Ikastolen Elkarteko kudeatzaileak espainiar erreformaren aplikazioan aitzindari

Nafarroako Ikastolen Elkarteko kudeatzaileak espainiar erreformaren aplikazioan aitzindari

LAB sindikatuak datorren ikasturteari begira Nafarroako Ikastolen Elkarteak inposatuko dituen baldintzak ezagutarazi eta salatu ditu. Nafarroako ikastolen elkarteko kudeatzaileek irailetik aurrera espaniar estatuko lan hitzarmena aplikatze aldera, lehenengo urratsa emango dute; nominak estatu mailako irakaskuntza itunduaren hitzarmen kolektiboaren araberako egitura izango baitute. Espaniar erreformaren aplikazioan aitzindariak bilakatuko dira.

Noiz hasi zen gatazka edo nondik dator hau?

-2010ean, Madrilek zerbitzu publikoetako langileei diru murrizketak inposatu zizkien, Nafar Gobernuak murrizketak bereak egin eta irakaskuntza eremuan, publikoan zein itunduan, ezarri, eta NIEk langileen ordezkariekin hitzartutako taula salarialak murriztu zituen (%4,6 eta 6,8)

– LABek berehala bilera baten bidez, hori onartezina zela esan zuen eta konponbide bat ezarri behar zela, beti haien aldetik ezezkoa, jasoz.

– Konpontzeko asmorik ez zegoela ikusirik, lan departamentuan salaketa sartu zen, ebazpena langileen aldekoa izan zelarik. NIE-koek helegitea aurkertu zuten, baina honetan ere arrazoia langileei eman zitzaien eta momento honetan Madrilen dago, berriz helegitea aurkeztu dutelako.

– Beti kontutan hartu behar da tarte honetan bilera asko izan genituela, eta LABek proposamen desberdinak eraman dituela mahaira , baina NIE-k beti gauza bera esaten zuten: taulak sinatu behar zirela.

2012ko irailetik aurrera Nafarroako 11ikastoletako langileoi beste murrizketa bat inposatu ziguten, % 2,5 eta ikastola bateko jantokiko langile ez dozenteei, lan hitzarmeneko artikulu bat urratuz, murrizketa jaso zuten. Oraingoa ere erabaki unilaterala izan zen, ez baizuten deustarako kontatu langileen ordezkariekin.

Denboraldi honetan, murrizketen gaiari helduz, behin baino gehiagotan NIEko kudeatzaileekin bildu gara, bilera horietara proposamen ezberdinak eramanez. Proposamen horien artean Nafarroako Gobernuaren aurrean interpelazio ildoa, mobilizazio ildoa elkarrekin zabaltzea ere izan da. Bilerak alperrikakoak izan dira, NIE kudeatzen dutenen asmo bakarra, LABek murrizketak onartzea izan delako.

2010eko abenduan lan hitzarmenaren iraunaldia amaitu zen, baina, hitzarmenak jasotzen duen bezala, lan hitzarmen berria hitzartu arte bere iraunaldia luzatuta geratzen da. 2013ko urtarrilean konbenio berria egiten hasteko mahai negoziazioaren osaketa eskatu zuen LABek. Hau apirilaren 10ean egin zen, behin eta berriro gogoratuaraziz.

Ordutik hona, bilera batzuk egin dira, sindikatuok gure plataformak aurkeztu genituen eta beraien erantzuna, noski lan hitzarmen kolektiboaren alde zeudela izan zen, beti ere ikastolen egoera ekonomikoa kontutan izan behar zela aipatu izan dutelarik. Bigarren plataforma bat eskatu zuten, zerbait zehatzagoa nahi zutelako. Horrela egin genuen, plataforma berriak aurkeztu genituen. Handik hilabete batera ordea, beraien proposamena etorri zen: uztailak 7a baino lehen ez bagenituen taulak(murrizketekin noski) sinatzen, lan hitzarmen espainiarra aplikatuko ziguten.

LABek “pacto de no agresión” bat planteatu zuen, hau da, udan gauzak dauden bezala utzi eta irailean negoziaketekin jarraituko genuela. Mahaian momento horretan, negoziaketak ez zeudela apurtuta esan zuten, beraz, irailean jarraituko genuela pentsatu genuen. Gure harridurarako ikasturteko azken egunean eta azken orduan, sindikatura heldu zitzaigun berria: irailetik aurrera lan hitzarmen espaniarra aplikatuko zitzaigula, nahiz eta hasieran soldata bera kobratu, “a cuenta” edo.

Langile asko, oporretara joan dira deus ere jakin gabe, azken momentuko gauza izan delako.

Egoera honek, noski, Nafarroako ikastolak eszenatoki berrian kokatuko ditu.

Ikastolak herriak sorturikoak dira, diru publikoz finantziatzen dira, familiek ere euren ekarpen ekonomikoa egiten dute, eta oraindik herriak bere ekarpen ekonomikoa egiten jarraitzen du, besteak beste urtero ospatzen den Nafarroa Oinez festaren harira.Irailetik aurrera NIEko kudeatzaile horiek eman nahi duten urratsarekin, gure lan hitzarmenaren ez aplikatzeko bidean sakonduko dute, eta ikastolak argi eta garbi beste eredu batean kokatuko dituzte; eredu pribatizatzailean eta eremu arrotzean,hau baita espaniar estatuko mailako lan hitzarmenaren ildoa.

NIEko kudeatzaile horiek jakin behar dute ez garela geldirik geratuko eta negoziazioa aukeratu beharrean konfrontazioa hautatzen badute aurrez aurre izanen gaituztela. Patronal gogorraren planta hartu nahi badute, jakin dezatela patronal horri ematen diogun trataera bera eskainiko diegula.
Irailean, ikasturte berriarekin batera, langileak, familiak eta nafartar jendartea informatzen eta salaketa dinamikarekin hasiko gara.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...

[ARGAZKI GALERIA] Etxebizitza eskubidearen aldeko eta errentismoaren aurkako aldarriek hartu dituzte kaleak asteburuan

Etxegabetze arriskuan dauden eta LABekin batera antolatzea erabaki duten hainbat maizterrekin batera deitu genituen mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.