2026-09-30
HomeEkintza SozialaGipuzkoako herritar guztien osasun arreta bermatzeko exigitu diote hainbat eragilek Jaurlaritzari

Gipuzkoako herritar guztien osasun arreta bermatzeko exigitu diote hainbat eragilek Jaurlaritzari

Gaur, Maiatzak 23an, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako partaide garen, hainbat eragilek Osasun arreta eskubidearen inguruko urraketak salatzeko eta Gipuzkoar guztion osasun eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazio bat egin dugu Donostia Ospitalaren aurrean. Jatorri anitz, herri bat dinamikako parte hartzaileak talde politikoekin eta osasun zentruetako arduradunekin bildu nahi dute hurrengo egunetan, egoerari irtenbidea aurkitzeko asmoz.

“Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamika parte-hartzaile bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak sustatu duena eta bertan Gipuzkoako eragile ezberdinok parte hartzen dugu. Guretzat Gipuzkoan bizi garen pertsona guztiok gipuzkoarrak gara, edozein dela gure jatorria, eta, ondorioz, euskal herritarrak. Gure konpromezua da lan egitea gipuzkoar guztiok eskubide eta aukera berdintasuna bermaturik ikusi dezagun.

Kontzentrazio honen bitartez, sentsibilizazio ekimen bat egin nahi izan dugu, eta bestalde, Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egiten diogu, Gipuzkoan osasun arreta bermatua izateko eta honako puntuak bete daitezen eskatzen diogu:

• Euskal Herrian bizi diren pertsona guztioi osasun arreta bermatzea, baita egoera irregularrean daudenei ere

• Pertsona guztioi osasun txartela izateko aukera eskaintzea. Berau ukatzea edota lortzeko zailtasuna jartzearen aurka baikaude

• Pertsona guztioi familia medikua bermatzea

• Osasun arreta normalizatua guztiontzat, larrialdietara jotzera behartu gabe

• Osasun harretako zerbitzuen fakturazioa indargabetzea

• Kopagoaren ondorioz ezarritako trabak indagabetzea. Gaixo kroniko zein pen-tsiodunek zailtasun handiak izaten dituzte tratamendua jasotzeko botiken kostu altuengatik

• 144/2012 Dekretua indargabetzea

Hurrengo egunetan, egoera hau gizarteratzeko eta irtenbideak eskatzeko talde politikoei bilerak eskatuko dizkiegu diagnostikoan jasotako egoera partekatzeko eta irtenbideak bilatzeko. Aldi berean, Ospitaletako eta anbulatorioetako gerentziekin jarriko gara harremanetan diagnostikoa aurkezteko eta osasun arreta guztiontzako bermatua izan dadila eskatzeko.

Deitzaileak:
Eusko Islamiar Kontseilua, Anitzak, Bai Euskal Herriari, LAB, Esperanza Latina, Kolore Guztiak, Elkartzen, EHE, Harresiak Apurtuz, Bidez Bide, CNT, Adiskidetuak, Colectivo Bachué, Malen Etxea, Jatorkin, Arrats, Al Fatiha, Banda bat, Topa, Asoleus, Eraldatzen, STEE-EILAS, Sortzen, Eleak, ESK, IKasle Abertzaleak, Bilgune feminista, SOS Arrazakeria, Kaebnai, …
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kirol jardueren sektorean lanuzteak deitu ditugu urrian zehar Araba osoan

Iaz sinatu genuen 2024-2026 eperako hitzarmen kolektiboa, zeinaren bidez 2027rako ere hobekuntza batzuk adostu genituen. Akordio horrek aurrerapen nabarmena ekarri zuen langile guztien lan-baldintzen hobekuntzan.

Atxikimendua adierazten diogu Justizia Anderrentzat plataformak larunbatean deitu duen mobilizazioari

Santurtziko Kabiezes plazatik abiatuko da bortizkeria eta inpunitate polizialaren kontrako protesta, 12:00etan.

Gernikako Udaleko gardentasun falta salatu dugu

Informazioa lortzeko ukazio etengabeen aurrean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordera jotzea erabaki zuen sindikatuak, eta organo horrek aitortu du informazio hori jasotzeko eskubidea dugula.