2026-09-21
HomeIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzen"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bildumak aztertzen duen lurraldetasuna konpartitu eta sakontzeko...

“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bildumak aztertzen duen lurraldetasuna konpartitu eta sakontzeko mintegia maiatzaren 25an Laudion

Orain dela gutxi, Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenburupean. Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, datorren maiatzaren 25ean, lurraldetasuna jorratuko duen mintegia egingo da Laudion.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen: Lurraldetasuna. Egitaraua


Liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko Ipar Hegoak bost mintegi antolatuko ditu. Lehena otsailaren 16an izan zen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehenengo mintegian aipatu liburuan egindako ekarpenetatik abiatuta, Euskal Estatuaren eraikuntza politiko eta juridikoari buruz hausnartzeko parada izan zuten parte hartzaileek. Bigarrenean herritartasuna aztertu zen, hirugarrenean kulturak estatu-eraikuntzan duen tokia eta laugarrem honetan, aipatu bezala, lurraldetasuna.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.