2026-11-14
HomeIndustriaMetalgintzaPerfilsako langileen borrokak zuzendaritzaren lan erreforma aplikatzeko nahia neutralizatu du

Perfilsako langileen borrokak zuzendaritzaren lan erreforma aplikatzeko nahia neutralizatu du

4 eguneko greba mugagabearen ondoren, Iruñerriako Perfil en Frio-ko ( Condesa Taldea) enpresako langileek, zuzendaritzak inposatu nahi zuen lan baldintzen oinarrizko aldaketa atzera bota dute. 

Otsailean, Perfil en Frío-ko ( Perfilsa) enpresako zuzendaritzak bertako langileei %20ko soldata jeitsiera inposatuko ziela komunikatu zien, harrezgero hainbat bilera egin ondoren eta enpresak bere horretan jarraitzen zuenez, joan den apirilak 2an langileak greba mugagabe bati hasiera eman zioten. Lau eguneko borroka ondoren enpresak lan erreforma aplikatzeari uko egin dio, soldataren %20ko jeitsiera bertan behera utziz.

Perfilsako langileek beraz, batasunari eta borrokari esker, garaipen garrantzitsua lortu dute zuzendaritzaren nahia neutralizatuz. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...