2026-09-10
HomeIndustriaMetalgintzaALARMA GORRIA, Metalgintzako herrialdeko hitzarmenak desagertzeko arriskuan daude

ALARMA GORRIA, Metalgintzako herrialdeko hitzarmenak desagertzeko arriskuan daude


Lan erreformaren erreformak hitzarmenen ultraktibitatea urtebetera mugatu du. Hau da, urtebete pasa ondoren, berririk negoziatu ez bada, hitzarmenak desagertu egingo dira. Honek 2013ko uztailean 500.000 euskal langile herrialdeko konbeniorik gabe gera gaitezkeela eta estatuko hitzarmena aplikatuko zaigula esan nahi du. Horietatik 100.000 baino gehiago Metalgintzako langileak dira.

      

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal langileei dei egiten diegu Ernaik igandean Donostian egingo duen manifestazio nazionalean parte har dezaten

Oldarraldi faxista eta erreakzionarioari aurre egiteko modurik eraginkorrena Euskal Herrian agenda sozial eta nazional eraldatzaile bat garatzea dela uste du sindikatuak, eta horren aldeko konpromisoa berretsi du, baita bide horretan Ernairekin elkarlanean jarraitzekoa ere.

Tubos Reunidosentzat enplegua eta bi lantegietako jarduera bermatuko dituen industria-proiektu baten aldeko eskakizunari eusten diogu LABen

Uztailean egindako azken bileraren ondoren, gaur berriro bildu gara Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa-batzordeak Tubos Reunidosen Konkurtso Administrazioarekin, enpresaren egoeraren eta inbertitzaile berriak bilatzeko prozesuaren jarraipena egiteko.

Azalpenak eskatuko ditugu Lanbideren Administrazio Kontseiluan, baliabide publikoak erabiltzerakoan ustez gertatu diren irregulartasun larriak argitzeko

Gaur jakitera eman den informazioaren arabera, PSErekin lotutako sare klientelar batek 56 milioi eurotik gorako diru-sarrerak jaso ditu azken hamabost urteetan, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen eta administrazio publikoen kontratuen bidez, eta kopuru horren zatirik handiena Lanbidetik eratorria da. Gardentasuna, kontrola eta interes publikoaren defentsa eskatzen dugu LABetik.