2026-05-04
HomeIndustriaPapergintzaLanuzteak eta protestak Unipapel enpresan kaleratzeen aurka

Lanuzteak eta protestak Unipapel enpresan kaleratzeen aurka

Otsailaren 28an Unipapel enpresan emandako kaleratzearen aurrean, langileak kaleratzea salatu asmoz eta langile horren berronarpena exijitzeko paroak egin zituzten martxoaren 7tik martxoaren 15ra bitarte. Martxoaren 25ean, arrazoi berdinengatik eta aldarrikapen berdinarekin, langileak berriro ere kalera aterako dira.

4 orduko lanuzteak burutuko dituzte, goizeko 10etatik arratsaldeko 18etara, txanda bakoitzean 4 orduko paroak eginez.

Martxoaren 25ean enpresan konzentrazioa egiteaz gain, Donostian adiskidetza sailean konzentrazioa egingo dute langileak goizeko 11:15tatik 11:45tara, egun horretan burutuko baita kaleratuak egindako erreklamazioaren ondorioz adiskidetza. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...