2026-05-31
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek aurrekontu sozialetarako fiskalitate justu eta progresiboa aldarrikatu du Gasteizen

LABek aurrekontu sozialetarako fiskalitate justu eta progresiboa aldarrikatu du Gasteizen

LABek fiskalitatearen eztabaida Biltzar Nagusietan berkokatu behar dela aldarrikatu du gaur Gasteizen burututako elkarretaratzean, neurri eraginkorrak bertatik ezarri baitaitezke sindikatuaren iritziz.

Eztabaidaren helburuak
– Behar besteko diru-sarrerak lortzeko eta murrizketa publikoak gelditzeko.
– Iruzur fiskalaren kontrako borroka indartzeko.
–  Azken urtetan garatutako zerga politika atzerakoia errotik aldatzeko: ondare handiak, enpresa-irabaziak eta kapital errentek trataera fiskala onuragarria jaso dute.

Politika honek gastu publikoa finantzatzeko iturriak ahultzea eta zerbitzu publikoak kaskartzea ekarri du.

Eta gainera, diru-bilketan oreka bat mantzeko asmoz, langileriari ezarritako presio fiskala handituz joan da, kontsumoaren gaineko zergak eta errenten gaineko zergaren bitartez. Horren ondorioz langileok jasaten dugun presio fiskala gehiegizkoa da, ez-proporzionala.

Beraz, bada garaia zerga sistemaren progresibotasuna eta ekitatea hobetzeko, eta errenta mota guztiei tratemendu fiskal bera aplikatzeko.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu EUDELen lehendakaritza duen EAJk ez duela Udalhitzek lan-hitzarmen berria lortzeko gatazka bukatzeko inolako borondaterik

Ekainaren 4ko greba egunaren aurretik aurre-akordio batera erdiesteko LABen proposamenari eta biltzeko eskariari ezezko borobila eman dio.

Eusko Jaurlaritzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte, hitzarmen berria negoziatzeko eskatuz

LABek eta ELAk lanuztera deitu dituzte langileak, ekainaren 16ean, 11:30etik 14:30era, eta arratsaldez kasu egiten dutenen kasuan, 15:00etatik 18:00etara. Jaurlaritzako langileek 15 urte daramatzate...

SEAk negoziatzeko benetako borondatea duela erakusteko beste aukera bat galdu du

Atzera pausoetan oinarritutako proposamena erretiratu gabe jarraitzen du, eta horrek Negoziazio mahaiaren blokeoan sakontzen du. Gaur, maiatzak 29, Arabako metalgintzako hitzarmena negoziatzeko laugarren bilera egin...