2026-09-30
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaEuskal Herrian 2013ko lehen heriotz istripua Amurrioko Tubacex enpresan

Euskal Herrian 2013ko lehen heriotz istripua Amurrioko Tubacex enpresan

LABek, atzo asteartea, Amurriko Tubacex enpresan izandako lan istripuan hildako langilearen heriotza salatu eta mobilizatzeko deia egiten du sarraski honekin amaitzeko. Azken urteetan Tubacexen lanean ari zela hildako hirugarren pertsona dugu honakoa, eta honi, ematen diren hainbat istripu larri batu behar zaizkio.

Atzo asteartea, Amurriko Tubacex enpresan izandako lan istripuan hildako langilearen heriotza salatzen du LABek.

LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildako langilearen sendiari, lagunei, lankideei eta gertuko guztiei.

Modu berean gogor salatu nahi dugu Euskal Herrian 2013an izandako lehen heriotz istripua dela honakoa. Gogoratu behar dugu, halaber, 2012. urtean 56 langile hil zirela.

Horren guztiaren aurrean, LAB sindikatutik mobilizatzeko deia egiten dugu, sarraski honekin amaitzeko.

Galdera egiten dugu LABetik, zein izango ote den Gasteizko Gobernuko arduradunen diskurtsoa, heriotz hau salatzeko. Gasteizko Gobernu berria zein aldaketa eta zein pauso emateko prest dago, egoera eta eredu hau geldiarazteko?

Tubacex enpresak urtero bere etekin ekonomikoen berri ematen du. Tubacexek etekin hauek nondik ateratzen diren ez du azaltzen, etekin hauen zati handia lan erritmoen igoeretatik sortzen dira, prebentziorako arloa alde batera uzteagatik… Azken urteetan Tubacexen lanean ari zela hildako hirugarren pertsona dugu honakoa, eta honi, ematen diren hainbat istripu larri batu behar zaizkio.

Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara, jendarte zein enpresa eremu ezberdinetan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kirol jardueren sektorean lanuzteak deitu ditugu urrian zehar Araba osoan

Iaz sinatu genuen 2024-2026 eperako hitzarmen kolektiboa, zeinaren bidez 2027rako ere hobekuntza batzuk adostu genituen. Akordio horrek aurrerapen nabarmena ekarri zuen langile guztien lan-baldintzen hobekuntzan.

Atxikimendua adierazten diogu Justizia Anderrentzat plataformak larunbatean deitu duen mobilizazioari

Santurtziko Kabiezes plazatik abiatuko da bortizkeria eta inpunitate polizialaren kontrako protesta, 12:00etan.

Gernikako Udaleko gardentasun falta salatu dugu

Informazioa lortzeko ukazio etengabeen aurrean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordera jotzea erabaki zuen sindikatuak, eta organo horrek aitortu du informazio hori jasotzeko eskubidea dugula.