2026-05-05
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoa"AMIANTOAK HIL EGITEN DU" KANPAINA MARTXAN DA

“AMIANTOAK HIL EGITEN DU” KANPAINA MARTXAN DA

Eguerdiko 12:30-etan LABek mobilizazioan egin du Iruñean. Mobilizazioaren helburua kartzinogenoa den amiantoaren inbentario bat Iruñeko udalari eskatzea izan da. Gogoratu behar da amiantoa oso erabilia izan zela azkenengo hamarkadetan, eta gaur egun bazter guztietatik banatua dagoela. Amiantoa non dagoen ezjakiteak langile asko eta biztanle oro arriskuan jartzen du.
Salatu behar da gai honen inguruan PSN-ek eta UPN-k hartutako jarrera. Arazoa onartu arren bi talde hauek mozioaren kontra bozkatu dute LABek aurkezten zuelako. Garrantzitsuagoa da haien ustez gu baztertzea biztanleen osasuna bermatzea baino.
Amianto inbentarioa lortu arte LAB sindikatuak gaia lantzen jarraituko du.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Greba eguna Gasteizko Shuton enpresan

Gaur, maiatzak 5, Shuton, S.L.U enpresako langileak lehen greba eguna egiten ari dira Gojainen, enpresari lan baldintza duinak eta hitzarmen justua exijitzeko. Bost hilabete...

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...