2026-08-19
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugadoseko langileen manifestazioa bihar Azpeitian

Corrugadoseko langileen manifestazioa bihar Azpeitian

Joan den ekainaz geroztik greba mugagabean diren Corrugados Azpeitiako langileek mobilizazioetan jarraitzen dute. Enpresa batzordetik eginiko deiari erantzunez, bihar larunbata, MANIFESTAZIOA egingo dute Azpeitian, eguerdiko 12.00etan enparantza nagusitik abiatuta. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiarekin batera, LABeko ordezkaritza bat lagun izango dute Corrugadoseko langileek biharko manifestazioan.
Enpresak ezarri asmo duen enplegu etete EEEaren eraginez 60 langile kaleratu nahi dituzte eta gainerako beharginei urte amaiera bitarte 66 eguneko suspentsio EEE bat aplikatu nahi die; horrekin batera,  lanaldia urteko 49 ordu gehiagoan luzatu nahi die eta soldatak %35 jaitsi.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...