2026-10-12
HomeIrakaskuntzaHeziketa BereziaLakuako arduradunak heziketa berezian hitzartutakoa bete barik doaz

Lakuako arduradunak heziketa berezian hitzartutakoa bete barik doaz

Gaur, abuztuak 30, lanpostu banaketen ekitaldi publikoa izan den honetan, Heziketa bereziko langileok aurre akordioaren garapena eta murrizketekin amaitzeko eskatu dugu.

Lan Hitzarmena berritu gabe utziko du agintea PSEk. Agintean izan den azken urte hauetan, administrazioa ez da gai izan kolektibo honen beharrei erantzuteko. Nahiz eta 2011. urtean konfliktoari irtenbidea emateko aukera izan zuen, sindikatu guztiek eta administrazioak berak sinatutako aurre-akordioa urratu zuen, negoziazioak ezerezean utziz.
2011-12 ikasturtean LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuok buruturiko mobilizazioek ere ez zuten erantzunik jaso: sinatutako aurre-akordioaren garapena eta kolektibo honetan, zein zerbitzu publikoetan izaniko murrizketak eteteko eskatzen genuen.
Raxoiren Lan Erreformak egoera larritu duela jakitun, Madrilen erreformaren kontra jardun du PSOEk, eta Lopezen gobernuak ere intsumiso plantak egin baditu ere etxe barruan ez du ezertxo ere egin, ezta bere eskuetan dauden konfliktoetan ere: Lopez eta Celaa badoaz kolektiboa kale gorrian geratzeko arriskuari konponbiderik eman barik. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.