2026-07-09
HomeLAB SindikatuaGehiengo SindikalaGrebarako atxikimen ugari dagoenekoz

Grebarako atxikimen ugari dagoenekoz

Euskal gehiengo sindikalak Urtarrilak27rako greba deialdia gauzatu zuenetik, lantokietan bilera eta asanblada ugari burutu dira dagoenekoz. Bilkuretan nabaria izan da euskal langileok deialdi honen arrazoiei emandako atxikipena eta sostengua, eta bide batez greba gauzatzeko erabakiari.

Era berean, argi geratu da gehiengo sindikalak aurkeztutako alternatiben balioa eta egunerokotasuna, bereziki pentsio erreforma honek langileen eskubideak bortizki erasotzen duen unean.

Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa ezberdinetan Urtarrilaren 21 arte burutu diren asanbladak eta hartutako erabakiei buruzko datoek argiro erakusten dute euskal gehiengo sindikalak deitu duen GREBA OROKORRA atxikipen ugari eta zabala eskuratzen ari dela Enpresa Batzordeetan eta Pertsonalgo Batzordeetan ere. Dagoenekoz 700 Komitek bere atxikimendua erakutsi dute grebarekin.

Horien artean, lurralde bakoitzean esangura eta garrantzi berezia duten enpresa eta sektore batzuk aipatzen ditugu, adibide gisa, ondoko ERANSKINEAN . Enpresa hauek industria, zerbitzuak eta administrazio publikoetako sektoretakoak dira.

Sektore publikoari dagokionez, asko dira, dagoenekoz emandako Enpresa Batzorde eta Pertsonalgo Batzordeen atxikipenak, eta baita Administrazio Publikoaren eremu ezberdinetako Sindikal Sailen atxikipenak.

Erkidego Autonomoko Irakaskuntza Publikoari dagokionez, Pertsonalgo Batzordeak beren atxikimendua eman diote grebari eta baita ere EHU/UPVkoak. Gaurko egunez eta biharkoan ere makina klaustro-batzarrak antolatuak daude grebari atxikipena emateko. Itunpeko ikastetxetako makina komitek grebaren deialdia babesten du.

Honela, Toki eta Foru Administrazioan, aipagarrariak dira Enpresa eta Pertsonal Batzordeen atxikipenak Aldundietan eta udaletxe handienetan ere.

Era berean, Enpresa eta Pertsonalgoaren Batzordeak eta Sindikal Sailek lantoki ugarietan bat egin dute grebaren deialdiarekin: Osakidetza, Osasunbidea eta Administrazio Orokorra Erkidego Autonomoan eta Nukleo Admnistrazioa Nafarroan, eta Justizian.

Gizarte zerbitzutan aritzen diren enpresetan oso ugariak dira grebaren alde jasotako atxikipenak eta babesak.
Greba orokorrerako egun gutxi geratzen direlarik, gero eta zabalagoa da deialdiarekiko atxikipena sektore guztietan eta herrialde ezberdinetan ere. Eranskineko adibide horiez gain, ehundaka eta ehundaka enpresa txiki eta ertainak ere baiezkoa eman diote grebaren deialdiari, Urtarrilaren 27ko greba orokorrerako bere ekarpena gehituaz.

Euskal gehiengo sindikalak euskal langileen eskubideekiko duen konpromisoa berresten du eta irmo arituko da eraso guztien aurrean. Konpromiso hori indarturik aterako da Urtarrilaren 27an.
Bilbon, 2011eko Urtarrilaren 24an.

ELA-LAB-STEE-EILAS-EHNE-HIRU 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileak greban

Bigarren greba eguna izan dute gaur ITASUAko beharginek, eta egoera desblokeatu eta benetako negoziazioa ahalbidetu ezean, greba mugagabeari ekingo diote.

1.500 euroko gutxieneko soldataren aldeko borroka enpresa eta sektore hitzarmen guztietara eramango dugu

LABek ez du hitzarmenetan 1.500 eurotik beherako soldatarik onartuko, eta mobilizazioak eta grebak sustatuko ditugu helburu hori lortzeko. Gaur egun LABek gehiengoa duen hitzarmenetan ia ez dago 1.500 eurotik beherako soldatarik; aurrerantzean gehiengorik gabeko eremuetara ere eramango dugu borroka.

CIE Norma enpresako langileek enpresaren hazkundearekin bat datorren hitzarmena eskatu dute

Jarduerak erritmo altuari eusten dion bitartean eta eskaeren zorroak datozen urteetarako lan-karga bermatzen duen bitartean, hitzarmen kolektiboak eragindako gatazkak irekita jarraitzen du CIE Norma enpresan (Itziarren kokatua). Hilabeteetako negoziazioaren ondoren, langileen ordezkariek adierazi dute enpresak azken urteetan izandako hazkundeak emaitza horiek posible egiten dituztenen lan-baldintzak hobetzea ekarri behar duela berekin.