2026-04-12
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoaAdministrazioek amiantoaren egia izkutatzen jarraitzen dute

Administrazioek amiantoaren egia izkutatzen jarraitzen dute

Osalanek "Amiantoa EAEn" txostena aurkezteko Bilbon egin duen jardunaldiaren harira LAB sindikatuak "Amiantoaren egia izkutatzen duzue" esateko kontzentrazioa burutu du Mitxelena auditorioaren atarian. LABek  administrazio publikoek arlo honetan egiten dutena hutsaren hurrena dela  eta  amiantoaren inguruko legeria indarrean jartzerakoan ez direla batere zorrotzak salatu du.
Hamarkadetan zehar, milaka tona amianto erabili izan da gure herrian eta honen zati handi bat, oraindik gure inguruan aurkitzen da. Gaixotasun profesionalen erregistro ofizialean, praktikan ez da onartu kalte bakarra amiantoarekin harremana izateagatik. Lan sindikala da enpresetan arazo hauek argitara ateratzen ari dena.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...