2026-10-07
HomeMaiatzaren lehena 201220.000 lagunetik gora lotu gara borrokara Maiatzaren Lehenean

20.000 lagunetik gora lotu gara borrokara Maiatzaren Lehenean

LAB sindikatuak Maiatzaren Lehenerako deituriko eskualdekako mobilizazioetan 20.000 pertsonatik gora atera gara kalera borrokaren indarra eta balioa aldarrikatzera. Aldaketa baten beharra dugu eta Euskal Herrian erakutsi dugu jadanik badela aukera, beharra eta eragile politiko, ekonomiko, sozial eta sindikal nahiko guk gure bide propioa egiteko, gure agenda osatzeko eta krisi honek behar duen interbide propio eta demokratikoa eraikitzeko. Gure borrokarekin bide horren mesedetan hartu beharreko konpromezuak hartzera behartuko ditugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman digu berriz ere eta baliogabetu egin du Toquero Tuterako alkateak ezarritako hilabeteko zigorra

Auzitegiak sindikatuaren historiari buruzko erakusketaren itxiera legez kanpokotzat jo zuen jada maiatzean, eta orain indarrik gabe utzi du udal ekipamenduak erabiltzeko debekua ere. Nafarroako Administrazio...

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.