2026-01-27
HomeZerbitzu PribatuakHegazkinakAENAn izango diren pribatizazio, murrizketa eta kaleratzeen aurka mobilizazioak uztailaren 26 eta...

AENAn izango diren pribatizazio, murrizketa eta kaleratzeen aurka mobilizazioak uztailaren 26 eta 27an

LABek elkarretaratzeak burutuko ditu bihar, uztailak 26, Iruñean 12tan udaletxearen aurrean eta ostiralean, uztailak 27, Gasteizen goizeko 11etan Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean AENAn izango diren pribatizazio, murrizketa eta kaleratzeak salatzeko.
Aire sektorearen pribatizazioak aurrera jarraitzen du. Espainiako gobernuak aireportuetako ordutegiak eta langile kopurua murriztu nahi ditu, Gasteizen adibidez aireportuaren ordutegia erdira pasako litzateke eta langile kopurua 140 izatetik 18ra (%87ko murrizketa).

LABek jendartearen zerbitzura egongo den euskal sektore publiko sendo baten beharra aldarrikatzen du eta horretarako beharrezko ikusten du euskal aireportuen kudeaketa Hego Euskal Herriko administrazio publikoetara pasatzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pertsona migratuen erregularizazio masiboa: eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua

Gaur, urtarrilaren 27an, asteartea, Ministroen Kontseiluak Espainiako Estatuan bizi diren pertsona migratuen aparteko erregularizaziorako Errege Dekretua onartu du. Baldintza gisa, pertsona migratuek frogatu beharko dute...

Euskara, erretiroa, soldata eta lan baldintzen inguruan Jaurlaritzak dena esana du aspaldi

Gaur EAEko funtzio publikoaren Mahai Orokorraren bilera egin da Lakuan, eta beste behin LABeko kideok haserre atera gara bertatik. Jaurlaritzak ez du ezer negoziatzeko...

Enplegu zentro berezietako langileak mobilizatu egingo dira sektoreko lan baldintzak hobetzea aldarrikatzeko

Enplegu zentro berezietako ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuak martxoaren 14an Bilbon mobilizatuko dira, enpresa zein administrazioek desgaitasunekin egiten duten negozioa salatzeko eta sektoreko...