2026-08-01
HomeEkintza PolitikoaPresoen senideek hartu dute hitza Algortan

Presoen senideek hartu dute hitza Algortan

Euskal preso politikoen aldeko hainbat jarduera egingo ditugu egunotan. Horietatik bat gaur bertan egin dugu Algortan, Villamonte kultur etxean. Hain zuzen ere, zenbait senide bildu ditugu mahai inguru baten bueltan: Ibon Iparragirreren anaia Jon Kirru, Txus Martinen koinata Idoia Bustinza, Alfonso Etxegarai deportatuaren lagun Maite Agirre eta Aitor Cotanoren izeko Itziar Sinde. Guztiek bere senideen egoerari buruz hitz egin dute. Hitzaldia amaitura, elkarretaratze bat eta gizta kate bat egitea zuten aurreikusita.

LAB sindikatuak beste zenbait jarduera prestatu ditu datozen egunetarako, presoen gaia lehen lerrora eramateko. Hauxe da egunotan egingo ditugun mobilizazioetako batzuk:

-Abenduak 21, osteguna: Gasteizen, 12:00etan, Andra Mari Zurian, elkarretaratzea.

-Abenduak 22, ostirala: Oreretan, 12:00etan, Herriko Plazan, Olentzero eta Maridomingiren agerraldia.

-Abenduak 22, ostirala: Iruñean, 12:30ean, udal plazatik abiatuta, giza katea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.