2025-12-18
HomeNafarroako GobernuaKulturako Teknikarien sektorearen erregulazioa erreibindikatu dugu Nafarroako Parlamentuan

Kulturako Teknikarien sektorearen erregulazioa erreibindikatu dugu Nafarroako Parlamentuan

Kulturako teknikarien sektorea prekarizatua da guztiz, eta sektorea arautuko duen hitzarmen kolektiborik ez egoteak lan errealitate gogorra ekartzen du. Horregatik, “kultur jarduera duintzeko eta haren etorkizuna bermatzeko ponentzia” bat egin dute gaur goizean Nafarroako Parlamentuan. Bertan hartu dute parte lau sindikatu nagusietako ordezkariek. LABekoak sektoreak erregulatzeko beharra erreibindikatu du.

Administrazioa da sektore horretako kontratatzaile nagusia â€•egiten den zerbitzuaren % 90 inguru izanen da berea―eta, beraz, LAB sindikatuak zuzenean inplikatzea eskatzen dio, hitzarmen kolektibo batean jasotzen diren lan baldintza duinak lortzeko. Hitzarmenik gabe, lan baldintzak esleipen lehiaketetan ezarritako baldintzen araberakoak dira, langileen ekarpenak kontuan hartu gabe, Gayarre antzoki enblematikoarekin gertatu den bezala.

Gaur egun ez dago zentro bakar bati atxikituriko langilerik, ezta gutxieneko langile zehatzik ere, eta horren ondorioz Gayarre edo Baluarte bezalako antzokietako teknikarien kaleratzeak eta lanaldi murrizketak gertatzen ari dira.

Horregatik guztiagatik, eta zerbitzua lantzen duten pertsonak zaintzeko planteamenduarekin bat etorriz, LAB sindikatuak Parlamentuko ponentzian defendatu du subrogatu beharreko langileek antzokiko gutxieneko taldearekin bat egitea eta subrogazioak, bere lan baldintzak kontuan hartzeaz gain, bere kontratuan ezarritako lanaldia errespetatu eta inoiz ez murriztea.

Horrez gain, gaur egun martxan dauden lizitazio guztiak bertan behera uzteko eskatu dugu, sektorea arautzen ez den bitartean. Funtsezkoa da subrogazioa zehazteko irizpidea bidezkoa izan dadin, kontratazio publikoaren legea errespeta dadin eta Nafarroako espazio eszenikoetan subrogatu beharreko langile teknikoen jardunaldiei eutsi diezaien.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.