2025-12-18
HomeIrakaskuntzaIkastolakEpaitegi Gorenak LABi arrazoia eman dio, ikastoletako soldata jaitsieraren aurka egindako helegitean

Epaitegi Gorenak LABi arrazoia eman dio, ikastoletako soldata jaitsieraren aurka egindako helegitean

Gaurko dataz, LABek —beste sindikatuek ere — ikastoletako 2010eko %5eko soldata jaitsieraren kontra aurkeztu genuen demandari Epaitegi Gorenak emandako sententziaren berri jaso dugu. Sententziak langileoi arrazoia ematen digu.

Sententzia honen bidez gure estrategian berresten gara, batetik 2010eko dirua jada langileoi itzulita egotea ahalbidetu zuen akordioa lortu baikenuen, eta bestetik gatazka kolektiboarekin aurrera egitea ere erabaki baikenuen. Orain, gatazka kolektibo honetatik eratorritako sententzia honek 2011ko soldata berreskuratzeari dagokionez akordioa behin betiko ixteko are arrazoi gehiago ematen dizkigu. Bide honetan lanean ari gara bai eta lan hitzarmen kolektiboaren negoziaketan zein negoziazio kolektiboan emandako erreformaren aurrean blindatze lanetan ere.

LABetik zera eskatzen dugu; akordioan jaso bezala, Eusko Jaurlaritzatik zein Ikastoletatik beharrezkoak diren aurrekontu-partidak bidera daitezen, eta ikastoletako titularrek akordioa ixteko beharrezkoak diren negoziazioak itxi eta sententzia bete dezatela.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 5ean

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.