2026ko otsaila
3 alea
ELKARRIZKETA
Azken urteotan soldatek ez dute bizi-kostuaren igoerari erantzuteko adinako hazkunderik izan, eta horrek langileen bizi-baldintzak nabarmen kaskartu ditu. Testuinguru horretan, gutxieneko soldata duin baten beharra premiazkoa dela deritzo LABek. Horregatik martxoaren 17rako Greba Orokorra deitu dugu beste sindikatuekin batera, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa exigitzeko, hemen erabakitakoa eta bertako errealitate sozioekonomikora egokitua. Borroka hau langile klase osoarena da, eta hala azaldu digute Enara Hernandez Herba, haurreskoletako partzuergoko ordezkaria eta Belen Zabalo González, Carrefour-eko ordezkaria.
EKINTZA SOZIOSINDIKALA
Otsailak 5:
Estatalizazioa lan baldintzak prekarizatzeko tresna dela salatu, eta greba orokorrerako deia berretsiko du LABek.
Otsailak 20:
Otsailaren 22a, Soldata arrakalaren aurkako nazioarteko egunaren harira, otsailaren 20an ekimen ikusgarri bat egingo dugu.
Martxoak 3:
LABen Delegatuen batzarra Gasteizen.
Martxoak 8:
Emankumeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna.
Martxoak 17:
Hego Euskal Herrian Greba Orokorra gutxieneko soldata hemen erabakitzaren alde.

