1 alea

IRAULTZEN, BULETIN SINDIKALA

LABek dinamika bizia du. Lan zentroetatik hasi eta Euskal Herri guztia bustiz, abian dugu hamaika borroka. Gaurtik aurrera, sindikatuaren komunitatea osatzen duzuen afiliatuoi, buletin sindikal honen bidez, LAB egiten ari den bidearen berri emango dizuegu bertatik bertara.

 

LAB mantiene una actividad constante y dinámica, que nace en los centros de trabajo y se extiende por todo Euskal Herria. Estamos promoviendo diversas luchas y, desde hoy, este boletín sindical será el canal mediante el cual os mantendremos informados —a todos los afiliados y afiliadas que conformáis la comunidad de LAB— sobre el rumbo que está tomando nuestro sindicato.

LAB a une dynamique très active. Partant des centres de travail et s’étendant à tout Euskal Herria, nous menons de nombreuses luttes. À partir d’aujourd’hui, grâce à ce bulletin syndical, nous vous informerons —tous les adhérents et adhérentes qui composez la communauté du syndicat— des actions menées par LAB.

ELKARRIZKETA

Argitxu Dufau: “Askapen nazionalerako LAB dugu tresna hoberena”

00:13:16
LABek Ipar Euskal Herrian 25 urte bete dituen honetan, Argitxu Dufau, Ipar Euskal Herriko bokaliarekin egoteko aukera izan dugu. Egindako bidea aztertu eta hurrengo urteei begira ditugun erronken inguruan aritu gara.
ES
- FR

IRITZIA

Administrazio euskaldunaren norabidean, zerbitzu publikoak euskalduntzeko eragin!

Azken urteetan administrazioaren euskalduntzearen aurka erasoaldi larri eta kezkagarria ezagutzen ari gara, bere aintzindari-zorrotza epaitegietan euskararen aldeko neurrien aurka ebazten ari diren epaiak direlarik. Epai hauek lan-deialdietako hizkuntza-eskakizunak, kontratu publikoetako pleguetako hizkuntza-klausulak, normalizazio-planen neurriak zein udalek euskaraz lan egin ahal izatea auzitan jartzen ari dira.
ES

EKINTZA SOZIOSINDIKALA

ES
- FR
ES
ES
FR
ES
- FR

Urriak 7:

Azken KORRIKAn, 36 pertsona migratzailerekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzeko ekimenaren harira izanen den epaiketa egunean elkarretaratzea egingo da Baionako epaitegi aurrean.

Urriak 9:

Ipar Euskal Herriko intersindikalak deituta greba medikuntza sozialeko sektorean.

Urriak 14 :

LAB Helduak-en batzar nazionala.

Urriak 15:

Lanuzte orokorra Palestinaren alde, genozidioaren aurka eta Israelekin harremanak eten daitezen.

Urriaren 15 arte:

“Langileon elkartasunez, blokeoa hautsi!” Kubarekin elkartasun kanpaina. LABek osasun materiala jasoko du bere egoitzetan eta ordezkaritza sindikala duen osasun zentroetan.