2026ko otsaila

3 alea

ELKARRIZKETA

00:03:30

Belen Zabalo González : «Hemen borrokan jarraitzen dugula erakutsiko dugu berriro.»

Azken urteotan soldatek ez dute bizi-kostuaren igoerari erantzuteko adinako hazkunderik izan, eta horrek langileen bizi-baldintzak nabarmen kaskartu ditu. Testuinguru horretan, gutxieneko soldata duin baten beharra premiazkoa dela deritzo LABek. Horregatik martxoaren 17rako Greba Orokorra deitu dugu beste sindikatuekin batera, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa exigitzeko, hemen erabakitakoa eta bertako errealitate sozioekonomikora egokitua. Borroka hau langile klase osoarena da, eta hala azaldu digute Enara Hernandez Herba, haurreskoletako partzuergoko ordezkaria eta Belen Zabalo González, Carrefour-eko ordezkaria.
ES
- FR
00:05:59

Enara Hernandez Herba: «Espero dugu mugarri bat izatea, patronalak eta gobernuak negoziatzera eserrarazteko.»

ES FR Azken urteotan soldatek ez dute bizi-kostuaren igoerari erantzuteko adinako hazkunderik izan, eta horrek langileen bizi-baldintzak nabarmen kaskartu ditu. Testuinguru horretan, gutxieneko soldata duin baten...
ES
- FR

Azken urteotan soldatek ez dute bizi-kostuaren igoerari erantzuteko adinako hazkunderik izan, eta horrek langileen bizi-baldintzak nabarmen kaskartu ditu. Testuinguru horretan, gutxieneko soldata duin baten beharra premiazkoa dela deritzo LABek. Horregatik martxoaren 17rako Greba Orokorra deitu dugu beste sindikatuekin batera, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa exigitzeko, hemen erabakitakoa eta bertako errealitate sozioekonomikora egokitua. Borroka hau langile klase osoarena da, eta hala azaldu digute Enara Hernandez Herba, haurreskoletako partzuergoko ordezkaria eta Belen Zabalo González, Carrefour-eko ordezkaria.

IRITZIA

Martxoak 3: borrokaren garra bizirik mantendu dugu… eta aurrera goaz!

Gasteiz eta Araba osoan, martxoak 3ak belaunaldi guztiak markatu ditu. Gaur egun, Euskal Herriko langile mugimendu osoarentzat ere egun seinalatua bilakatu da zalantzarik gabe. 50 urte pasa dira ordutik, baina askotan, oraina ulertu eta geroari begira jartzeko iraganean gertatutakoa ongi ezagutu behar izaten da.
ES

EKINTZA SOZIOSINDIKALA

ES
ES
ES
ES

Urteko lehen lan istripu hilgarria ez da erantzunik gabe geratu

2025ak atzean utzi ditu lanean hildako 75 langile eta zauritu asko. Tamalez 2026a hasi eta egun gutxitara gertatu da lehen lan-istripu hilgarria. Urtarrilaren 8an, ostegun goizean, langile bat hil zen Urruñako obra batean, eta larriki zauritutako bere lankidea helikopteroz eraman zuten Baionako ospitalera artatua izan zedin.
FR
ES
- FR

Otsailak 5:

Estatalizazioa lan baldintzak prekarizatzeko tresna dela salatu, eta greba orokorrerako deia berretsiko du LABek.

Otsailak 20:

Otsailaren 22a, Soldata arrakalaren aurkako nazioarteko egunaren harira, otsailaren 20an ekimen ikusgarri bat egingo dugu.

Martxoak 3:

LABen Delegatuen batzarra Gasteizen.

Martxoak 8:

Emankumeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna.

Martxoak 17:

Hego Euskal Herrian Greba Orokorra gutxieneko soldata hemen erabakitzaren alde.