1 alea
IRAULTZEN, BULETIN SINDIKALA
LABek dinamika bizia du. Lan zentroetatik hasi eta Euskal Herri guztia bustiz, abian dugu hamaika borroka. Gaurtik aurrera, sindikatuaren komunitatea osatzen duzuen afiliatuoi, buletin sindikal honen bidez, LAB egiten ari den bidearen berri emango dizuegu bertatik bertara.
LAB mantiene una actividad constante y dinámica, que nace en los centros de trabajo y se extiende por todo Euskal Herria. Estamos promoviendo diversas luchas y, desde hoy, este boletín sindical será el canal mediante el cual os mantendremos informados —a todos los afiliados y afiliadas que conformáis la comunidad de LAB— sobre el rumbo que está tomando nuestro sindicato.
ELKARRIZKETA
IRITZIA
EKINTZA SOZIOSINDIKALA
Urriak 7:
Azken KORRIKAn, 36 pertsona migratzailerekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzeko ekimenaren harira izanen den epaiketa egunean elkarretaratzea egingo da Baionako epaitegi aurrean.
Urriak 9:
Ipar Euskal Herriko intersindikalak deituta greba medikuntza sozialeko sektorean.
Urriak 14 :
LAB Helduak-en batzar nazionala.
Urriak 15:
Lanuzte orokorra Palestinaren alde, genozidioaren aurka eta Israelekin harremanak eten daitezen.
Urriaren 15 arte:
“Langileon elkartasunez, blokeoa hautsi!” Kubarekin elkartasun kanpaina. LABek osasun materiala jasoko du bere egoitzetan eta ordezkaritza sindikala duen osasun zentroetan.

