2026-02-01
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLABek desplazamendua bezalako arrisku faktoreak kontuan izatea eskatu die enpresa eta administrazioei

LABek desplazamendua bezalako arrisku faktoreak kontuan izatea eskatu die enpresa eta administrazioei

Atzo, urtarrilaren 14an, Aitor Bugallo langilea hil zen auto-istripuz lanera zihoala. Istripua goizeko 06:00etan izan zen, Orbea enpresara zihoala. Lan istripu berean BRUSS enpresako beste langile bat zauritu da. LABen izenean, gure doluminik sentituenak helarazi nahi dizkiegu hildako langilearen senide eta lagunei.

Hiru langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian urte hasieratik, euretatik bi, Durangaldean.

Lan istripuak ez dira beti lan zentruetan edo lan ordutegietan ematen, lanerako bidean izaten diren istripuak (in itinere deitutakoak) ere laneko istripu dira. Errepideak ere arrisku faktore izaten dira askotan langileentzat. Hainbat langile hiltzen da errepideetan, lanera bidean.

Askotan, enpresak langileek lanera bidean egin behar dituzten desplazamenduak kontuan hartu gabe kokatzen dira. Ez dira kontuan hartzen sarrera eta irteerako ordutegiak, errepideen egoera edo garraiobide publikoak erabiltzeko aukera. Enpresek ez dute mugikortasun azterketarik egiten enpresaren errealitatea ezagutzeko, lanaldiaren barrukoak zein lanera joateko edo lanetik bueltatzekoak, arrisku-mailak txikitzeko neurri kolektiboak ezartzeko.

Administrazio publikoek mugikortasun plan horiek exijitzen dituzte baina ez dute kontuan hartzen errepideen egoera. Badakite istripuak ohiko diren puntu beltzak daudela, baina ez dute inolako neurririk hartzen. Gainera, ez dute garraio publikoaren bidez desplazamendu segurua errazten, azken urteotan bizitzaen ari garen murrizketa politika dela-eta.

LABetik egoera hau salatu nahi dugu eta enpresa eta administrazioei arrisku faktore hauek (desplazamendua) kontuan hartzea lanera joateak langileon osasun edo bizitzaren galera ekar ez dezan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...