2026-02-01
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaKorrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Gaur hasiko da 23. Korrika, Irunen, Harro Herri lelopean. LABek, euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasi zenetik gaur arte egin duen modu berean, bat egin du aurten ere Korrikarekin. Hainbat kilometro erosi ditu, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatura batzera dei egin nahi die LABek euskal langileei.

Tokian toki LABek erositako kilometroetan ez ezik, sindikatuak lekukoa hartuko du gehiengo sindikalak Euskal Herriko hiriburuetan izango dituen kilometroetan; martxoaren 16an, 17:53an, IruƱean; martxoaren 18an, 21:38an, Gasteizen; martxoaren 21ean, 21:38an; martxoaren 23an, 20:47an, Donostian; eta martxoaren 24an, 12:17an, Baionan.

Zenbait eremu judizial, politiko eta sindikaletatik euskararen eta hizkuntza eskubideen aurka egiten ari diren oldarraldiaren testuinguruan dator aurten Korrika. Euskararen normalizazioa trabatzea beste helbururik ez dute, eta, horretarako, sarritan, lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak kontrajartzen dituen diskurtso tranpatia darabilte. Halakoen aurrean, eta iazko azaroan Bilbon erakutsi moduan, beharrezkoa da euskaraz lan egiteko eta bizitzeko herri gogoa erakustea, eta horretarako aukera bikaina emango du Korrikak.

Horrekin batera, ordea, euskalduntzean jauzi bat egiteko beharrezkoa da hizkuntza politika berri bat, euskalgintzako eragileek azkenaldian hainbatetan adierazi moduan. Zentzu horretan, Korrikan bistaratuko den herri gogoa euskaraz lan egitea eta bizitzea bermatuko duten politiketara eramateko eskatzen die LABek instituzioei.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...