2025-12-17
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaGreba Ipar Euskal Herriko eskoletan

Greba Ipar Euskal Herriko eskoletan

Hezkuntza proiektu orokor batean sartzen den eskolaren eta astean zehar barreiatzen den eskola denboraren alde bere engaiamendua berresten du LAB Irakaskuntza sindikatak. Zentzu horretan, 4 eskola eguneko asteak eta egungo eskola antolaketak ez gaituzte asebetetzen. Honen aurrean LABek greba deitu du gaurko Ipar Euskal Herriko Eskoletan.

Haatik, Peillonen erreformak ez gaitu asebetetzen ezta ere. Horrela, eskola porrotaren arazoa astean eskola egunak emendatzearekin konponduko dela pentsatzea sinplista eta erreduktorea da. Gainera, honen ondorioz (edo hori da helburua ?) ikasleen harrera eta irakaskuntza, zein langile ororen bizi eta lan baldintzen hobetzea helburu duten aldarrikapenak eta sakoneko eztabaidak -programen arintzea, fitxaketa eta ebaluaketa normatiboen kentzea, animatzaile eta gela bakoitzeko ikasle kopuruaren apaltzea, RASEDen berrezartzea, langile prekarioen titularizatzea, kopuru onargarrian irakasleen kontratatzea…- kukutu eta desitxuratzen dira.

Zentzu horretan,, artista, elkartekide, kirolari eta kulturgileekin batera, haur guziek herrietan egiazko dinamikak sortuko dituen ekimenetan urririk parte har dezaten nahi dugu. Eskola askatzaileak izan behar dute ere, non kritikotasuna, elkarlana eta sormena garatuko diren.

Baina erreforma honek ez du proiektu global hau burutzeko beharrezkoak diren adostasun, bitarteko ezta denborarik eskaintzen.

Izan ere, ekimen hauen burutzeko Estatuak ez du sosik aitzinatzen. Eta herriko etxeek ez dituzte denek bitarteko eta hezkuntzarako lehentasun berdinak. Ondorioz, ikaste koadro ezberdinak gertatzen dira. Erreformak, tokien arabera, ezberdintasun horiek emendatuko ditu ; ministroak aldarrikatzen duen « aukeren berdintasuna sustatzea » delakoaren guztik kontrakoa lortuz.

Zeren, animatzaileak toki barreiatu eta ordutegi aldakorretan lan egitera behartuak, gaizki ordainduak, formakuntzarik gabe edo ez aski formatuak kontratatuak izaiteko arriskua erreala da. Bada ere murgiltze sistema edo elebidunean ari diren eskoletako jardunetan euskara ez kondutan hartua izanaren arriskua. Zuzenbide pribatuko « emplois d’avenir » delako kontratu prekarioak abian ezarri dituzte berriki. Herriko etxe eta elkarteek ontsa baliatu ahalko dituzte, lan hauetarako beharrezkoak diren enplegu iraunkor eta ezagutuak obratzea sahiestu ahal izanen baitute.

Hezkuntza ontasun publikoa da, eta kontraesana bada ere, gai horren gaineko nagusitasun eskasa izaitea onartzen dugu errex. Eskola eta hezkuntzaren kontrol kolektiboa ukaiteko aldarrikapen garaia heldu da. Horretarako, beharrezkoa dugu eskola bakoitzean langile guzien (irakasle, ATSEM, laguntzaile, animatzaile, eskola inguruko animatzaile…) artean biltzea.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...