2026-02-01
HomeEkintza SindikalaGarbiƱe Aranburu: "Bere erantzukizuna onartu eta EAEko etxeko langileen hitzarmenaren negoziazio prozesua...

GarbiƱe Aranburu: “Bere erantzukizuna onartu eta EAEko etxeko langileen hitzarmenaren negoziazio prozesua zabaltzeko exijitzen diogu Confebaski”

Confebaskek EAEko etxeko langileen lehen hitzarmenerako negoziazio mahaia irekitzeari uko egin zionez, LABek demanda jarri zuen eta gaur epaiketa egin da. LABek elkarretaratzea egin du Bilboko epaitegien aurrean, sektoreko milaka langileentzako hitzarmen kolektiboa eskatzeko. GarbiƱe Aranburu koordinatzaile nagusiak ā€œerantzukizuna bere gain hartzeko, distrakzio-teknikak alde batera uzteko eta negoziazio-prozesua zabaltzekoā€ exijitu dio Confebaski.

Aranburuk adierazi duenez, ā€œeskubideez hitz egiten ari gara, eta Confebaskek, bere jarrerarekin, bere erantzukizunari ihes egiten dio. Milaka emakumeri langile izaera eta lan-baldintzak arautzeko eskubidea ukatzen die. Badirudi Confebaskentzat onargarria dela langile horiek, gehienak emakumeak, migratuak eta arrazializatuak, gainerako langileek baino eskubide gutxiago izateaā€.

LABeko koordinatzaile nagusiak gaineratu duenez, ā€œgure ustez, gizarte gisa, ezin dugu onartu zaintza-lana, guztiz beharrezkoa eta ezinbestekoa baita bizitzari eusteko, egungo baldintzetan egitea. Ezin dugu lan-esplotazio hori onartuā€.

ā€œErrealitate horrek gizarteko eragile eta estamentu guztiei eragiten digu. LABek bere gain hartzen du dagokion zatia, eta, horregatik, bide guztiak erabiltzen jarraituko dugu, bide penala, ekintza sindikala, interpelazio politikoa eta gainerako sindikatuekiko eta mugimendu feministarekiko aliantzak, etxeko langileen eskubideak bermatzea lortu arte eta beren lana behar bezalako aitorpen politiko, ekonomiko eta sozialarekin garatu ahal izatea lortu arteā€, gaineratu du Aranburuk.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...