Erabakitze markoa Madrildik hona ekartzea da lorpenik garrantzitsuena

Negoziazio kolektiboa erabat mugatuta dago Madrildik ezartzen zaizkigun legeen ondorioz, horregatik gure marko propioa defendatzeko proposamena egiten dugu. Aldi berean, langile guztiei aplikatzen zaien estatutu bat izan behar du, interes korporatiboak inposatzen eta gutxi batzuei mesede egiten dien negoziazioak egitea ahalbidetzen ez duena.Iruñeako Udaleko lorezainen azpikontratetako langileak duela urte bete hasi ziren antolatzen euren lan baldintzak hobetze aldera. Irailean LABen iniziatibari esker, udaletxe eta enpresa kontratistekin hasitako bidearekin batera langileek mobilizazioei ekin zieten.

Bidea ez da erraza izan, baina borrokak bere fruituak eman ditu. Iruñeako Udaleko lorezainen azpikontratetan akordioa sinatu dugu LABek, CCOOk, ELAk, UGTk eta Solidarik. Lan baldintza duinak lortze aldera aurrerapauso handia bada ere, erabakitze markoa Madrildik hona ekartzea da lorpenik garrantzitsuena, LABentzat estatalizazioari aurre egitea baitzen prozesu honen helburu nagusia.

Horrez gain, lorezainen hitzarmen estatalak markatzen duena baino 60 ordu gutxiagoko lanaldia lortu da, 1500 euroko soldata bermatu dugu kategoria guztientzat eta abusuzko talde profesionalak ezabatu dira. Langileen parte hartzea eta konpromisoa ezinbestekoa izan da akordio hau lortzeko, egindako asanbladetatik mobilizazioetaraino.