Nafarroako langile publikoen estatutu berri bat

LABetik urteak daramatzagu Nafarroako langile publikoen estatutu berri bat eskatzen, zerbitzu publikoak indartzeko eta langile guztien lan-baldintzak hobetzeko balioko duena. Gobernuak honi aurre egiteko asmoa zuela zirudien arren, azken hilabeteetan bere asmoa eten egin da. Horren aurrean, kontraproposamen bat aurkeztu genien, gure ustez izan beharko lituzkeen puntuak jasotzeko.

Negoziazio kolektiboa erabat mugatuta dago Madrildik ezartzen zaizkigun legeen ondorioz, horregatik gure marko propioa defendatzeko proposamena egiten dugu. Aldi berean, langile guztiei aplikatzen zaien estatutu bat izan behar du, interes korporatiboak inposatzen eta gutxi batzuei mesede egiten dien negoziazioak egitea ahalbidetzen ez duena.

Azken urteetako arazo handienetako bat interinitatea izan da eta ezin da onartu berriro gertatzea, horregatik proposatu dugu eredu zorrotz eta eraginkor bat lan-eskaintza publikoetarako. Beste aldarrikapen historiko bat guztiontzako karrera profesionala lortzea izan da, eta testuan karrera hori zabaltzeko proposamena egin dugu. Azkenik, euskararen normalizazioan urratsak emateko unea dela deritzogu, diskriminazioa nabarmena da, eta horregatik egin ditugu honi buelta emateko proposamenak.

Negoziazioa oraindik ez da bukatu, hurrengo asteak garrantzi handikoak izango dira gure proposamena aurrera eramateko, badakigu ez dela erraza izango, Nafar Gobernuak azken asteetan erakustsi duen jarreragatik baina ziur gaude lortuko dugula gure proposamena aurrera egitea.