Industriako enpleguaren suntsiketa gero eta nabarmenagoa da. Honen adibide da Maderas de Llodion, Garnica Taldearen parte denan gertatzen ari dena. Hain zuzen ere enpresak jakinarazi du 39 pertsona kaleratu nahi dituela. Honetarako produktibitate eta antolaketa arrazoiak jarri ditu mahai gainean, produkzioaren zati bat taldearen beste lantegi batzuetara eraman nahi dutelako.
Ez dugu inolako atzera pausurik onartuko. horregatik, irailaren 16 eta 18an bi greba-egun burutu dituzte. Zuzendaritzari exigitzen diogu kaleratze kolektiboak edota bestelako neurriak hartzeko erabakia bertan behera uzteko eta hala egingo ez balu, mobilizazio eta greba gehiago egingo ditugu eta beharrezko neurri guztiak hartuko ditugu erabaki horri aurre egiteko.
Maderas de Llodio-n ez dago inor soberan. Langileak elkartuta daude borroka honetan eta irmo jarraituko dute enpresak erabaki injustu eta kaltegarria mahaiatik kentzen ez duen bitartean.

