Pribatizatutako zaintza langileon lan baldintzen ekiparazioa eta publifikazioa aldarrikatzen dugu

Euskal herriko zaintza zerbitzu gehienak esku pribatuetan daude, hau da, zerbitzuen kudeaketa eta antolaketa enpresa pribatuen mesedetara egokitzen dute administrazio publikoek. Argi dago beraz, Euskal Herriko admnistrazioek kapitala, bizitzaren aurretik lehenesten dutela, eta honen aurrean argi utzi nahi dugu bizitza bizigarriak erdigunean kokatzeko ariketa kolektibo honetan, sindikatuak baduela alternatiba.

Hamarkadak, daramatzagu zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatzen, alderdi zein instituzioek aurrera daramatzaten politika pribatizatzaileen kontra mobilizatzen eta hauek langilegoarengan eragiten duten prekarietatea ikustarazten. Hori bakarrik ez, LABek pribatizatutako zaintza langileak lehen lerroan kokatzeko konpromiso irmoa du, eta salaketatik harago, zaintza langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko, proposamen politiko eta sindikala du.

Horabide horretan, alde batetik, zaintza zerbitzuen publifikazioa aldarrikatuz, argi dugulako, edozein plegu, lizitazioa edota lege edo aurrekontu baliatzen dutela adminsitrazioek, pribatizatzen jarraitzeko eta prekarietatea betikotzeko. Hortaz, udalek, aldundiek zein gobernuek ezarritako politika pribatizatzaileei aurre egiteko borroka sindikala hauspotuko du LABek, pribatizatutako zaintza langileak, langile publikoak direla aldarrikatuz. Bestalde, administrazio publikoek ezartzen duten langileen arteko arrakala ezabatzeko langile publikoekiko lan baldintzen ekiparazioa borrokatuko dugu; hitzarmenen negoziazioan aldarri hau erdigunean jarriz, eta negoziazioetako edukiak ekiparazioari lotuz.

Datozen urteotan eta 2027ko udal, aldundi eta Nafar Gobernuko hauteskundeak bistan, borroka ziklo indartsu bat abiatuko du sindikatuak, Ipar zein Hego Euskal herriko pribatizatutako zaintza zerbitzuetako langileen arteko baterajotzeak bilatuz, lan baldintzen ekiparazioa negoziazio kolektibora eraman, udalez udal zaintza zerbitzuen publifikazioak borrokatuz,… Mezua argida da: zaintza zerbitzuen kudeaketa eta antolakuntza publikotik egin behar da, pribatizazioa guztiz ezabatuz eta langile zein erabiltzaileen lan eta bizi baldintzak erdigunean kokatuz.