2026-03-18
HomeIdazkaritzakIdazkaritza Feminista11 ERASO 12 ERANTZUN Emakume langileok prest!

11 ERASO 12 ERANTZUN Emakume langileok prest!

LABeko emakumeok, datorren apirilaren 9an, Gasteizen, Mugimendu Feministak indarkeria sexistaren aurka deitutako manifestazioarekin bat egin nahi dugu.
Guk ondo ezagutzen ditugu egungo sistema kapitalista heteropatriarkalak lan munduan ere emakumeongain ezartzen dituen indarkeria anitzak. Indarkeria sexista estrukturala den heinean, lan munduan ere, gure bizitzako gainontzeko esparru guztietan bezala, hamaika dira emakumeok egunero pairatu behar ditugun erasoak.

LABeko emakumeok, datorren apirilaren 9an, Gasteizen, Mugimendu Feministak indarkeria sexistaren aurka deitutako manifestazioarekin bat egin nahi dugu.
Guk ondo ezagutzen ditugu egungo sistema kapitalista heteropatriarkalak lan munduan ere emakumeongain ezartzen dituen indarkeria anitzak. Indarkeria sexista estrukturala den heinean, lan munduan ere, gure bizitzako gainontzeko esparru guztietan bezala, hamaika dira emakumeok egunero pairatu behar ditugun erasoak.

{module[609]}

– Eremu pribatuan gauzatzen diren zaintza zein etxeko lanen erantzunkizuna guregain kokatzea
– Lan merkatuan aitortzarik baxueneko eta lan baldintza prekarioeneko enpleguetara bideratzea
– Lanaldi partzial inposatuak
– Gure lankide gizonezkoak baino ia %36a gutxiago kobratzea
– Sexu jazarpena
– ….
Sistema honek emakumeak oraindik ere bigarren mailako langile gisa kokatzen gaitu, lan merkatuan gure lana gizonezkoen lanaren osagarritzat jotzen jarraituz.

Egoera honen aurrean eta batez ere egoera hau iraultzeko asmoz, guk ere erantzuteko prest gaude:

– Lantokietan ematen diren indarkeria sexista egoerei aurre egiteko gure konpromezuan berresten gara.
– Emakumeon zapalkuntzaren kontra, eta gure eskubideen alde borrokatzeko ekintza sindikal eraginkorra martxan jarriz; emakumeontzat ere 35 ordutako lanaldiaren eta 1.200 euroko gutxieneko soldataren alde borrokatuz.
– Instituzioekiko gure interpelazioan jarraituz, egungo egoera aldatzea borondate politiko kontua delako.

Bestetik, azken egunetan mugimendu feminista kriminalizatzeko egondako saikerak ozen salatu, eta horrelako jarrerek egungo eredu kapitalista heteropatriarkala sostengatu eta babestu baino ez dutela egiten adierazi nahi dugu.

Guk Euskal Herriko mugimendu feministarekin batera, bestelako eredu berri baten alde lan egiten jarraitzeko prest gaude, indarkeria sexistarik gabeko jendartea eraiki arte. Eta bide horretan euskal langileriari dei egiten diogu Apirilaren 9an Gasteizko kaleak bete eta emakumeak pairatzen ditugun zapalkuntzekin amaitzeko borrokara batu daitezen.
illum qui dolorem eum fugiat quo voluptas nulla pariatur?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.
00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...