LOSUren inposaketen gainetik, Euskal Herriak bere unibertsitate esparrurako unibertsitate-lege propio eta burujabea behar du

LOSU (Ley Orgánica del Sistema Universitario) legea onartuko omen da hurrengo hilabeteetan Estatu espainiarreko Kongresuan. Lege honek Estatu espainiarreko unibertsitateen izaera eta funtzionamendua arautuko ditu urte batzuetarako, tartean Hego Euskal Herriko unibertsitateenak ere.