Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa aurkeztu dugu Gasteizen

Hezkuntzako eragile nagusietako, gehiengo sindikaleko eta euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dugu Gasteizen, Europa Jauregian, EAEko Hezkuntza Lege berrian euskarazko eredua orokortzearen aldeko adierazpen bat aurkezteko. LABeko Irakaskuntzako arduradun Irati Tobar izan da prentsaurrekoan.